zikloa Urriaren 9an hasiko da

Identitatearen eta migrazio fenomenoaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu Elorriok

DEIA.EUS - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 11:03etan eguneratua

Identitatearen eta migrazio fenomenoaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Elorrioko Udalak

Identitatearen eta migrazio fenomenoaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Elorrioko Udalak

Galería Noticia

Identitatearen eta migrazio fenomenoaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Elorrioko Udalak

BILBO. Folklorismo eta paternalismotik urrun, migrazio fenomenoaren iturburua ezagutzeko lan pedagogikoa egin nahi dute Elorrion ‘Urriko Martitzenak’ dinamiken bidez. Horretarako, iaz sustatutako ‘Mundutik Elorriora, Elorriotik Mundura’ dinamikari segida eman dio Udalak, Identitatearen eta migrazioaren inguruko hitzaldiak eta tailerrak antolatuta.

“Migrazio fenomenoaren iturburua ezagutzeko lan pedagogikoa egin nahi dugu, enpatia sortzeko lana, aurreritziz eta esterotipoak deseraikitzeko lan bat, bizilekua aldatzeak sortzen dituen arazoen gaineko hausnarketa lan bat, beste lekuetatik heldu diren problematika, kultura eta errealitate ezberdinei hurbiltzeko lan bat”, adierazi du Txus Arrieta Gizarte arloko zinegotziak.

Hitzaldi zikloa Urriaren 9an hasiko da, Mario Zapata soziologoarekin. Gaur egun Euskal Herrian ematen den inmigrazioaren datuak aztertu eta euskaldunok emigrante gisa kokatzeko ariketa egingo da “Migrazio kontzeptuari hurbilketa” hitzaldiarekin. Gainontzeko ekintzak bezala, 19:00etan hasiko da, eta udaletxeko Osoko Bilkura aretoan izango da. Euskaraz egingo den arren, gaztelaniarako bat-bateko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Aste bat geroago, urriaren 16ean, Jon Maia bertsolari, idazle edota dokumentalgileak hartuko du hitza “Berriak jaio ginen” hitzaldian. 19:00etan izango da udaletxean, eta kasu honetan ere gaztelaniarako bat-bateko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Urriko hurrengo bi astearteetan, 23an eta 30ean, ‘Zurrumurruak Ekiditeko Tailerra’ antolatu da. Amekadi Elkarteak Gidatuta, aurreritziak eta esterotipoak deseraikitzeko eta elorriar berrien bizimodua inguratzen duten adierazpen kulturalak ez gutxiesteko. Azken tailer hau Iturri Kultur Etxean egingo da, eta aurreko ekintzetan bezala, 19:00etan hasiko da.

“Mezu negatiboen aurrean, aniztasuna era positiboan azaltzea da helburua, elkar ezagutza sustatzea. Parte hartzea, protagonismoa sustatzeko. Besteak eta gu izatetik Elorrio Amestuz”, gaineratu du Arrietak

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Durangaldea

ir a Durangaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120