URIAN ZENBAIT BILBOGARBI MUGIKOR ERABILIZ

Bilboko Udalak birziklatzeko zerbitzu berria jarriko du abian

Bilbogarbi mugikorrak “langilerik gabeko puntu garbi mugikorrak” dira eta horietan birziklatzeko kalean edukiontzi aproposa ez duten hondakin batzuk bota ahalko dira;hala nola: sakelako telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, inprimagailuetarako kartutxoak, bonbillak, CD/DVDak, erradiografiak, pinturak eta aerosolak

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 12:52etan eguneratua

Bilboko Udalak birziklatzeko zerbitzu berria jarriko du abian

Bilboko Udalak birziklatzeko zerbitzu berria jarriko du abian

Galería Noticia

Bilboko Udalak birziklatzeko zerbitzu berria jarriko du abian

Bilboko Udalak abian jarri du herritarrek birziklatzeko eta hondakinak berriro erabili ahal izateko zerbitzu berria: langilerik gabeko puntu garbi mugikorra, Bilbogarbi mugikorra ere deitua.

BILBO. Puntu mugikor horietan kalean edukiontzi aproposa ez dutelako Bilbogarbietara eraman beharreko zenbait material bota ahalko dituzte herritarrek.

Bilbogarbi mugikor hauetan material hauek bota ditzakete herritarrek: sakelako telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, inprimagailuetarako kartutxoak, bonbillak, CD/DVDak, erradiografiak, pinturak eta aerosolak.

Orain arte produktu horiek birziklatzeko Bilboko udalerrian dauden 4 Bilbogarbietako (Larraskitu, Zorrotza, Elorrieta edo Artxanda) batera eraman behar zituzten herritarrek edo, bestela, Bilboko Udaleko Kale Garbiketa eta Hondakinen Bilketa Zerbitzuaren furgoneta ibiltariari, uriko zortzi barrutietan “etxeko gai toxikoak biltzeko zerbitzua” eskaintzen duenari, itxaron.

Hemendik aurrera hori ez da beharrezkoa izango, langilerik gabeko puntu garbi mugikorra edo Bilbogarbi mugikorra egunero egongo delako uriko leku bitan. Atoi batez garraiatuko dute goizean zehaztutako puntura eta egunaren amaieran hortik eramango dute. Ordutegia, astelehenetik zapatura, 08:00etatik 20:00etara artekoa izango da.

Bilbogarbi mugikor hauek 4 Bilbogarbi finkoen osagarri modura erabiliko dira. PLATAFORMA-ATOI BI izango dira, hondakin-motaren arabera modu batera edo bestera ireki eta gaika biltzeko ahalmena izango dutenak. Atoiak egunean uriko leku binatan jarriko dira eta eguna amaitzean jaso egingo ditu GOPUIL G4 TR3 motako ibilgailu elektrikoak. Horrela, herritarrek errazago izango dute hondakinak etxeko atean botatzeko aukera Bilboko edozein tokitan.

Gaurtik aurrera langilerik gabeko puntu garbiak, Bilbogarbi mugikorrak ere deituak, ondoren zehazten diren egun eta lekuetan egongo dira:

ASTELEHENETAN:

  Gernika lorategiaren eta Xenpelarren artean (biribilgunea)
  Ercilla kaleko oinezkoen aldean (Moyua plaza)

MARTITZENETAN:


  Ametzola parkearen eta Dolores Ibarruri kalearen artean
  Zankoeta eta Sabino Arana etorbidearen artean

EGUAZTENETAN:


  Zumalacarregui eta Paneraren artean (parke txikiaren ondoan)
  Anboto eta Esperanto kaleen artean (Errekalde)

EGUENETAN:

  Agirre Lehendakariaren eta Iruña kaleen artean
  Epalza kalearen eta Campo Volantinen artean (Zubizuri ondoan)

BARIKUETAN:

  Zirku Amateurraren kalean (umeentzako jolasgunearen ondoan)
  Erribera, merkatuaren ondoan

ZAPATUETAN


  Pau Casals etorbideko 16an (Otxarkoagako metro-geltokiaren ondoan)
  Karmelo eta Arsuaga kaleen artean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120