Bilbaodendak elkarteak bideratuta

Bilboko Alde Zaharraren saltokietatik ibilbide berezia antolatu da ostiralarako

Bilbo Zaharra eta Alde Zaharreko denda eta eraikinak erakusten dituen ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute bilbotarrek zein bisitariek

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 11:24etan eguneratua

HemenGO Shopping BilbaoVER VÍDEOReproducir img

(BILBAODENDAK YOUTUBE)

Galería Noticia

HemenGO Shopping BilbaoReproducirBilbaodendak elkarteak Bilbo Zaharra eta Alde Zaharreko saltokietatik ibilbide berezia antolatu du

HemenGO SHOPPING ibilbideak, bilbaoDendak antolatutakok eta Bizkaiko hiriburuaren saltoki adierazgarri eta berezien bitxikeriak erakusten dituztenak, Barruan musika berri eta gastronomiaren hiriko ibilbidera gehituko dira ostiral honetan.

BILBO. Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkarteak ibilbide gidatu berezia antolatu du ostiral honetarako, urriak 5, Bilboko saltoki nabarmenetatik ibiliko dena hiriaren lehenaldia eta orainaldia ikusiz.
 
Bilbotar zein bisitariek Bilbo Zaharra eta Alde Zaharreko denda eta eraikinak erakusten dituen ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute;tradizio eta abangoardiaren arteko elkarbizitzari esker, birsortzen ari den hiriko zonaldea: merkataritza, ostalaritza, sustraiak eta mugimendu berria.
 
Barruan jaialdiaren lankidetzarekin, bilbaoDendak antolatutako HemenGO SHOPPING ibilbide berezi honen protagonistak musika eta gastronomia izango dira. Barruan jaialdiak estilo eta eszena finkorik gabe ulertzen du musika, eta hiriko eraikin eta leku berezietan kontzertuak antolatzen ditu, horri gastronomia-sorkuntza gehituz.

Hitzorduak, ostiral honetan arratsaldeko bost eta erdietan, abiapuntu bakarra du: Bilborock, Mesedeetako Kaia 1, kontzertu-aretoa, zinema eta tailer-gela dituen XVII. mendeko eliza zaharra kultura etxean bihurtuta. Hortik hasita, Bilbo Zaharra eta Alde Zaharreko zenbait saltokietatik ibiliko da Museo Arkeologikoan amaitzeko, 2008an zabalduta eta Mallonako Galtzadetan kokatuta;bertan, ibilbide honetan parte hartzen dutenek sorpresa bat baino gehiago izango dute. Ibilbide gidatu esklusibo honetan parte hartzeko osteguna baino lehen erreserba egitea ezinbestekoa da rutas@hemengoshopping.com helbide elektronikoan edo 94 600 22 00 / 677 131 251 telefonoetan.
 
Ostiral honetako ibilbidera gerturatzen diren pertsonak, bisitatzen diren saltokien arduradunek kontatuko dizkien istorioak ezagutzeko aukera izango dute, dendaostea erakutsiz eta euren%2

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120