8.521 bisita jaso ditu zentroak

Garbiker foru-sozietate publikoak akordio bat sinatu du 13 erakunderekin

Hondakinei buruzko ingurumen-hezkuntzarako zentro bat da Garbiker

DEIA.EUS - 2018(e)ko urriaren 4a, osteguna - 13:08etan eguneratua

Elena Unzueta, erakunde kolaboratzaileen ordezkariekin

Elena Unzueta, erakunde kolaboratzaileen ordezkariekin (web.bizkaia.eus)

Galería Noticia

Elena Unzueta, erakunde kolaboratzaileen ordezkariekin

Hondakinei buruzko ingurumen-hezkuntzarako zentroak, Garbikeren, akordio bat sinatu du hamahiru erakunderekin bere jarduera bultzateko. Entitate horien artean, Rafrinor, Koopera, Indumetal, Ecovidrio edo Eroski daude.

BILBO. Garbiker foru-sozietate publikoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du hamahiru erakunderekin,Artigas Gelaren jarduera sendotu eta bultzatzeko. Gela hori hondakinei buruzko ingurumen-hezkuntzarako Bizkaiko zentroa. Zentroak 8.521 bisitari izan ditu, 2017ko martxotik aurtengo ekainera bitartean, eta dagoeneko arloko erreferentea da, bai ikastetxeetarako, bai erakunde zein elkarteetarako, bai herritarrentzat oro har.

Signus, Rafrinor, Koopera, Indumetal, Ecovidrio, Trienekens, Enviser, Ferrovial, Valoriza, Zabalgarbi, UTE Artigas, EEE eta Eroski dira Astigas Gelaren helburuarekin konpromisoa hartu dutenak. Helburua, esan bezala, hau da: herritarrak sentsibilizatzea eta informatzea Bizkaian sortzen diren hondakinekin lotutako prebentzio-, berrerabiltze- eta birziklatze-prozesu guztiei buruz. Horretarako, zentroak, Haizelanekin batera, lanean dihardu zenbait jarduera garatzeko, hain zuzen, arlo hauekin lotutakoak: kontsumo arduratsua egiteko moduak, bisitariei sortutako hondakinen ingurumen-inpaktua ikusarazi eta jarrera eta jarduerak aldatu beharrari buruz hausnarketa egiten laguntzea.

Artigas gelan hiru jarduera mota egiten dira:

Ingurumen-hezkuntzarako zentroa bisitatzen da. Bisitan zehar, azalpen-sarrera bat egiten da, hondakinen arazoari eta kontsumoa murriztearekin eta berrerabili eta birziklatzearekin lotutako ekintzei buruz;bigarren erabilerako lehengai bihurtu arte (objektu erabilgarri bat sortzeko) hondakinek egiten dituzten birziklatze-prozesuak azaltzen dira;hondakinen gainerako zatikiaren tratamenduari buruzko informazioa ematen da, eta instalazioetara joan den taldearen ondorioak aztertzen dira.

Bisitan, gainera, joko bat egiten da Lehen Hezkuntzako ikasleekin, eta, hamaiketakoan, hondakinen analisi-dinamika bat.

Bisita Bizkaiko Konpostegira. 12 urtetik gorakoentzat da, eta zentroko bisita osatzeko egin ohi da. Bisitan, konposta egiteko prozesua azaltzen da, in situ.

Bisita TMBra. Unibertsitateko ikasleekin egin ohi da;bertan, hiri-hondakinen gainerako zatikiaren tratamendu mekaniko eta biologikoa azaltzen da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120