Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioa

Ibilaldiak "Emakumeen oroimena berrezkuratzen" aurkezten da

Ibilaldi hauek Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioaren barruan dago

DEIA.EUS - 2018(e)ko urriaren 3a, asteazkena - 12:21etan eguneratua

Paseoak “Oroimena berreskuratuz”

Paseoak “Oroimena berreskuratuz”

Galería Noticia

Paseoak “Oroimena berreskuratuz”

Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioaren barruan ibilaldi batzuk urrian prestatu dute Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak "Ondarea, Emakumearen Jaraunspena" izenburuarekin.


BILBO. Gure herriak eta hiriak, gure geure bizitzen eszenatokia diren neurrian, historiaren lekukoak dira eta, emakumeen kasuan, askotan hori guztia isilarazi egin da. Jane Jacobs-en Paseoen estiloko ibilbide honetan taldean egiten da oinez ikuspegi kritiko eta eraikitzailearekin;azken mendean emakumeek toki adierazgarri batzuk erabiltzeko erari buruzko hausnarketa konpartituta egingo da, besteak beste itsasadarraren ertzak  eta Bizkaia Zubia. Jarduera honen helburua gizartearekiko euren ekarpenen jaraunspenari eta hiri-esparruen talde eraikuntzari balioa ematea da.

Ibilaldiak urriaren 20, 23, 25 eta 27an egingo dira eta iraupena, gutxi gorabehera, bi ordukoa izango da;itsasadarraren ertzetatik egingo da Portugalete eta Areetan, Bizkia Zubiaren inguruan. Bilgunea Portugaleteko Plaza del Solarren dagoen kioskoa izango da eta jarduera generoan espezialistak diren Ane Alonso eta Eider Ayerdi arkitektoek dinamizatuta egongo da. 

Paseo hauek Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko edizioaren barruan foru sailak antolatu duen bigarren jarduera dira;jardunaldi horien gai nagusia "Ondarea, Emakumearen Jaraunspena" da. Beste jarduera Lurralde Bizia II. Argazki Lehiaketa da;lehiaketa hau Bizkaia osoko zale guztiei irekita dago eta kamerekin emakumeek Bizkaiko Lurraldearen nortasun kulturalaren eraikuntzan duten jaraunspena eta zeregina jasotzeko aukera izango dute.

Guztira, egun eta ordutegi desberdinetan, lau ibilaldi antolatu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, herritarren parte hartzea bideratzearen ondoreetarako. Data zehatzak hauek dira:

  •   Urriak 20, larunbata, 11:00 - 13:00, (gaztelaniaz)
  •   Urriak 23, asteartea, 11:00 - 13:00, (euskaraz)
  •   Urriak 25, osteguna, 17:00 - 19:00, (gaztelaniaz)
  •   Urriak 27, larunbata, 17:00 - 19:00, (euskaraz)

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120