BARAKALDO

Kirol zerbitzuen adituen epamahai batek aukeratuko du UKEko zuzendaria

Nahiz eta alkateak gerentea izendatu ahal duen, estatutuen arabera

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 3a, asteazkena - 12:04etan eguneratua

Fachada del Polideportivo Lasesarre de Barakaldo.

Fachada del Polideportivo Lasesarre de Barakaldo. (Pablo Viñas)

Galería Noticia

Fachada del Polideportivo Lasesarre de Barakaldo.

Alkate Amaia del Campok Barakaldoko Udal Kirol Erakundeko gerente berriaren aukeraketa adituen epamahai baten eskuan utzi du, nahiz eta UKEko estatutuen arabera alkatetza aukera hori egin ahal duen. Honela, merituak baloratzeko prozesu bat martxan jarri du Udalak.

BILBO. UKEko estatutuen 19.4 artikuluaren arabera, alkateak du gerentzia izendatu eta kargutik kentzeko ahalmena, betiere, kontseiluaren izendapena entzun eta gero. Aukeraketa prozesua kirol arloko adituek gainbegira zezaten agindua eman zuen. Hori horrela, kontuan hartu dira Bilbao Kirolak, Bizkaiko Foru Diputazio eta Sestaoko UKEren barruan kirol kudeaketaren alorrean jardun duten pertsonak.

Hasia da dagoeneko aukeraketa prozesua, eta UKEk argitaratua du erakunde autonomoaren zuzendaritzan aritzeko onartuak izan diren hautagaiak. Orain, adituen epaimahaiak aztertu beharko du hautagai bakoitzaren curriculuma, eta merituak puntuatu, lehiaketaren oinarrietara bildutakoa kontuan hartuta;hautagaien berariazko merituetan oinarrituta dago puntuazioa, eta, horrenbestez, estuki lotua dago balorazioa: ez dago nork bere interpretazioak egiteko zirrikiturik.

UKEko udal teknikariek beraiek sortu dituzte oinarriak, eta udal idazkari nagusiak eta Pertsonaleko teknikari arduradunak ere ikuskatu.  

GARDENTASUNA ETA ZORROZTASUNA KUDEAKETA OSOAN

Basatzatik atera nahi ez duela erakutsi duen Barakaldoko Alderdi Sozialistari denbora gehiagorik eman nahi ez liokeen arren, gaur goizean prentsan egin dituen salaketa larriei erantzun beharko die gobernu taldeak.

Azken urteotan, Udalean, langileen erretiroen ostean hutsik geratu izan diren lanpostuak betetzeko hainbat prozesu abiarazi dira Prozesu guztiak barne-sustapen bidez nahiz lehiaketa irekien bidez burutu dira, gardentasuna eta lehia askea lehenetsiz.

Eta hala izan da Barakaldo Antzokian ere. Alderdi Sozialista izan da nonahi fantasmak ikusi dituena halakorik ez zegoen tokian, eta berriro geratu da kritikaren atzaparren eta arrazoirik gabeko ezetzaren gatibu, partaidetzazko prozesu garbiak mordoilotzen ahaleginduz. Aipatu prozesuok, hain zuzen ere, ez dute zerikusirik 2010ean sozialistek Antzokian egin zuten izendapenarekin, zeina irregulartasunez josia egon baitzen. Horrez gainera, Bilboko Lan Arloko Epaitegiak'bidegabekotzat jo zuen ordura arte Antzokiko zuzendari izan zen Gonzalo Centenoren kaleratzea.

Orain ere abian da Giza Baliabideen Arloko buruzagitzaren aukeraketa. Behin baino gehiagotan aldatua izan da prozesua Eusko Jaurlaritzaren eskakizunetara - esate batera, hizkuntza eskakizuna - makurtzeko, eta datorren azaroaren 10ean egingo da lehenengo proba.  

 Barakaldok aurrera egiten jarraitzea da gobernu taldearen ardura, bai eta, sozialistek utzitako moduan blokeatuta geratu ez dadin ahalegintzea ere, eta ez dugu onartuko gobernu taldearen kudeaketari buruzko zalantzarik txikiena ere sor dadin. Berriz ere ari da Barakaldoko PSE fantasmarik ez dagoen tokian halakoak ikusten, itsu-itsuan tematuta baitago prozesuak zikindu eta herritarrak iruzurtzeko titular bila, haiengan nahasmena eraginez.

Uste du lapurrak bestea lapur: baina ez hurrik eman ere! UKEko gerentzian norbait sartzeko asmorik izango balu gobernu taldeak, ez luke adituen epaimahairik izendatuko, PSE berak taxututako estatuek ahalmena ematen baitiote alkateari kargua libreki izendatzeko. Aitzitik, prozesu garden bat egitea erabaki du, zuzendaritza aditu eta profesional bat izan dezan UKEk, Barakaldok ahalik eta kirol prestaziorik onenak eskain diezazkion herriari.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120