arratia - nerbioi

Abian da ikasturte berria Arrigorriagako Gaztegunean, askotariko jarduerekin

DEIA.EUS - Miércoles, 3 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:59h

Abian da ikasturte berria Arrigorriagako Gaztegunean, askotariko jarduerekin

Abian da ikasturte berria Arrigorriagako Gaztegunean, askotariko jarduerekin

Galería Noticia

Abian da ikasturte berria Arrigorriagako Gaztegunean, askotariko jarduerekin

Ikasturte berria abian da eta Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak udalerriko nerabeentzako programazio zabala eta animatua prestatu du urte amaierara arte

BILBO. Urrian jarduera hauek egingo dira: hasteko, parkour tailerra, eta, ondoren, zumba-saio osasungarria eta irabiakiak egiteko tailerra. Horrez gain, hilabetea amaitzeko, beldurrezko pasabide tradizional eta arrakastatsua egingo da.

Parkour tailerra urriaren 19an izango da. Bertan, parte-hartzaileek ariketa hori behar bezala egiteko modua ikasiko dute, lesioak sufritzeko kalteak murriztuz. Horretarako, Parkour Bilbao Elkarteko monitore adituen laguntza izango dute. Tailerra 18:00etan hasiko da, Arrigorriagako Gaztegunean.

Osasunaren astearekin bat, eta bizimodu osasungarriaren garrantziari buruz kontzientziatzeko asmoz, zumba eta irabiakien tailer bat antolatu da. Urriaren 26an izango da, Abusu Zentro Soziokulturalean, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, urriaren 27an egingo da Arrigorriagako Gaztegunean, 18:00etan. Hasteko, parte-hartzaileek zumba-saio batez gozatuko dute. Ariketa fisikoa egingo dute musika animatuarekin eta konpainia onarekin. Horrez gain, irabiaki osasungarri bat prestatu ahalko dute, fruten kolore eta zaporeekin jolastuz, indarrak berritzeko.

Amaitzeko, urriaren 31n, beldurrezko pasabidea itzuliko da udalerrira. Trikimailu edo traturik gabe, Gazteria Sailak Halloween oso berezia prestatu du udalerriko nerabeentzat. Santu guztien egunaren bezperan, pasabideak beldurrezko eta dibertimenduzko osagarri guzti-guztiak bilduko ditu, beldurrezko jai horri dagokion moduan.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira. Parte hartzeko Gaztegunera jo behar da, aldez aurretik izena emateko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120