Urriaren 1etik 7ra

Azkuna zentroak Zinemaldiaren filmen aukera-sorta bat aurkeztuko du

Zinemaldian aurkeztutako filmak Perlak, Sail Ofiziala eta Donostia Saria Emanaldi Bereziak sailetan

deia.eus - 2018(e)ko urriaren 2a, asteartea - 11:04etan eguneratua

Azkuna zentroak Zinemaldiaren filmen aukera-sorta bat aurkeztuko du

Azkuna zentroak Zinemaldiaren filmen aukera-sorta bat aurkeztuko du

Galería Noticia

Azkuna zentroak Zinemaldiaren filmen aukera-sorta bat aurkeztuko du

Ikusgai egongo diren filmen artean, Nadine Labaki zuzendari libanesaren Capharnaüm filma, 2018ko Canneseko zinemaldiaren “Epaimahaiaren saria”rekin saritua, eta familiei zuzendutako Mamoru Hosodaren Mirai animazio filma.

Raul de la Fuente zuzendari iruñearraren eta Damian Nenow poloniarraren Another Day of Life filmak (aurtengo Zinemaldiaren edizioaren publikoaren saria) Azkuna Zentroko Zinemaldiari hasiera emango dio. Canneseko Zinemaldian estreinatutako Ryszard Kapuscinski idazlearen eleberri homonimoaren egokitzapen bizia da. Hirokazu Koreeda, zuzendari japoniarraren Manbiki Kazoku film sariduna da ikusgai egongo den hurrengo filma. 2018 Canneseko zinemaldian “Palma de Oro” saria eta Zinemaldian aurkeztutakoa Donostia Saria Emanaldi Berezia atalean.

Ondoren, zikloak Jafar Panahi zuzendariaren 3 Faces film iraniarra hartuko du, Canneseko jaialdian ere saritua izan zena “gidoi onenari saria”rekin (Ex aequo). Kritikarien iritziz, film bikaina da hau, hiru emakumeen erretratua marrazten duena inguru natural baten: Antzinako Persiako ipar-mendebaldeko urrutiko mendiak. Louis Garrel zuzendari frantsezaren L’Homme fidèle filma hurrengo egunean proiektatuko da, Bilboko Zinemaldiko atal ofizialeko film bakarra.

Zikloak aurrera egingo du The Sisters Brothers filmarekin. Jacques Audiard zuzendari frantsezak westernera jo du Joaquin Phoenix, John C. Reilly eta Jake Gyllenhaal protagonista dituen film honekin.

Nadine Labaki zuzendari libanesaren Capharnaüm filma ere ikusgai egongo da. 2018ko Canneseko zinemaldiaren “Epaimahaiaren saria”rekin saritua eta publikoak txalotutakoa. Azkenik, Mamoru Hosodaren Mirai film japoniarrak amaitutzat emango dio programazioari. Familiei zuzenduta dagoen eta 2018ko Canneseko zinemaldian hunkitu egin zuen animazio filma da hau.

Sarrerak Golem Alhondigako lehiatiletan eta www.golem.es webgunean salgai egongo dira. Saio bakoitzeko prezioa 4,5 eurokoa da (3,5euro Az txartelarekin) zinemaren egunetan izan ezik (urriak 1,2 eta 3) 2,90 euroko prezioa izango baitu. Filmak egunero proiektatuko dira 20.00etan igandean, urriaren 7an izan ezik (18.30etara aurreratuko da).

PROGRAMA

• Astelehena, urriak 1
Un día más con vida / Another Day of Life. Espainia, Polonia.
Zuzendaritza: Raúl de la Fuente eta Damian Nenow.

• Asteartea, urriak 2
Un asunto de familia / Manbiki Kazoku. Japonia.
Zuzendaritza: Hirokazu Koreeda

• Asteazkena, urriak 3
Se rokh / 3 Faces. Iran.
Zuzendaritza: Jafar Panahi

• Osteguna, urriak 4
L’Homme fidèle. Frantzia.
Zuzendaritza: Louis Garrel

• Ostirala, urriak 5
The Sisters Brothers. Frantzia, Belgika, Errumania, Espainia.
Zuzendaritza: Jacques Audiard

• Larunbata, urriak 6
Capharnaüm. Libano.
Zuzendaritza: Nadine Labaki

• Igandea, urriak 7
Mirai. Japonia
Zuzendaritza: Mamoru Hosoda

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120