urriaren 5ean, 19:30ean

Eneritz Furyak artista ostiralean Bidebarrieta Kulturguneak jasoko duen topaketa berriaren partaide izango da

Literaturari, musikari eta emozioei buruzko topaketaren sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte

Deia - 2018(e)ko urriaren 2a, asteartea - 10:44etan eguneratua

Kartela

(Bilboko Udala)

Galería Noticia

Kartela

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Saio linbikoak” izenburuarekin, musikaren bitartez ikus-entzuleak liburutegietara hurbildu nahi dituen literaturari, musikari eta emozioei buruzko beste topaketa bat jasoko du ostiral honetan, urriaren 5ean. Hitzordu berri honek Eneritz Furyak abeslari, konposatzaile eta artistaren partaidetza izango du.

BILBO. Leku horretan ohikoa denez, saioa 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez. Topaketa euskaraz izango da.

“Saio linbikoak” programako jarduketa guztiak akustikoak dira eta antzeko formatua dute. Artistak sei abesti interpretatuko ditu, gizakiak dituen lehen mailako sei emozio gogora ekartzeko: poza, tristura, haserrea, beldurra, ezustea eta nazka. Horrez gain, bere ibilbide pertsonalean edo/eta profesionalean inspirazio iturri izan dituen idazleen, liburuen, diskoen, erreferentziak egingo ditu, musikaren bitartez jendea kulturara eta literaturara hurbiltzeko xedez,.

Horrela, gonbidatuak berak aukeratutako liburuen eta diskoen erreferentzia egingo du, une oro ikus-entzuleekin elkarrekintzan aritu ahal izateko, ekitaldiak irauten duen bitartean. Izan ere, “Saio linbikoak” ekimenak literatura, emozioak eta musika bateratu gura ditu, emanaldia eskainiko duten eta, horrez gain, ikus-entzuleekin euren musika eta literatura arloko esperientziari buruz solasean arituko diren artisten bitartez.

Eneritz Furyak Irunen jaio zen duela 25 urte. Konposatzeaz, abesteaz eta marrazteaz gain, gitarra eta trikitixa jotzen ditu. Gaztea da, baina musikaren mundua hurbiletik eta zuzenean, ikuspegi batetik baino gehiagotik, ezagutzeko denbora izan du. Musikari buruzko bere jakin-minaren ondorioz, hainbat egitasmo ezagutu ditu, garai batean bera abeslari izan zuen Kasernat taldea, besteak beste. Entzuleek, ahots berezi eta musika ulertzeko modu desberdina, alternatiboa eta freskagarri gisa agertzen zen garaietan ezagutu zuen. 2016an bere karrera bakarka jarraitzea erabaki zuen.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120