Zamudion

Elikaduraren Balio Kateko Ekintzailetza Estrategia berria aurkeztu dute Arantxa Tapiak eta Bittor Oroz-ek

Jaurlaritzk, elikadurari "status handiagoa" eman nahi dio eta manufaktura, energia eta osasunaren moduko lehentasunezko eremuetara hurbildu

EP - 2018(e)ko irailaren 26a, asteazkena - 13:25etan eguneratua

Elikadura osasungarriarekin lotutako proposamenak jaso dira Eskolako Agenda 21eko aldizkarian

Elikadura osasungarriarekin lotutako proposamenak jaso dira Eskolako Agenda 21eko aldizkarian (muskiz.org)

Galería Noticia

Elikadura osasungarriarekin lotutako proposamenak jaso dira Eskolako Agenda 21eko aldizkarian

Eusko Jaurlaritzak Elikaduraren Balio Kateko Ekintzailetza Estrategia aurkeztu du asteazken honetan, Zamudion, sektoreko ordezkarien aurrean. Eragile nagusien ekintzailetzari laguntzeko hartutako konpromisoaren baitan abiatu du ekimena, "Euskadiko elikaduraren balio katearen eraldaketa ekonomiko eta sozialerako ahaleginean parte hartzeko modu gisa".

BILBO. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Nekazaritza sailburuak eta Bittor Oroz Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak martxan jarriko diren helburuak eta jardute ildoak aurkeztu dituzten.

Elikaduraren Balio Kateko Ekintzailetza Estrategia garatzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat tresna jarri ditu abian, besteak beste, ekintzaileentzako beka programa, berrikuntza irekiko ekimenen bitartez;inkubazio programa, EIT Food europar erakundearekin elkarlanean, Euskadin instalatu nahi diren ekintzaileentzat; bizkortze programa, EIT Food-ekin elkarlanean;mentoreak;banan banako akonpainamendua;Azpiegitura Teknologikoen Sarea (SFC 4.0); eta inbertsiorako eta finantzaketarako laguntza neurriak edota neurri fiskalak.

Aurkezpenean azaldu dutenez, azken urteetan, elikaduraren sektorea "aukerako" sektoretzat jo izan da RIS Espezializazio Adimenduneko estrategiaren barruan. "Orain arte, Euskadiri garatzeko eta berritzeko aukerak ematen zizkion eremutzat jo da, baina denbora honetan guztian elikaduraren balio katea osatzen duten eragileek antolatzen eta noranzko berean aurre egiten jakin izan dute", adierazi dute.

Horrela, kontuan izanda sektorea erakusten ari den ahalmena eta gaitasunak -dagoeneko BPGd-ren %10eko du- eta sektoreak enplegua sortzeko eta produktu berriak proposatzeko ahalmen handia duela, Eusko Jaurlaritza lanean aritu da elikadurari "status handiagoa" emateko eta manufaktura, energia eta osasunaren moduko lehentasunezko eremuen estatusera hurbiltzeko.

Modu honetan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak eta sektoreko agenteek elkarrekin egindako gogoetak Eusko Jaurlaritzak eraman du egun dagoen ekintzailetza sistema indartzera eta eremu honi arreta handiagoa egitera.

FOOD BIND 4.0

Bind 4.0 Euskadik duen bizkortzailerik arrakastatsuena da, eta ekimenaren hurrengo edizioan, elikaduraren sektoreko enpresek eta start up enpresek ere parte hartuko dute, Food BIND 4.0 osatuta.
BIND 4.0ren 2018ko deialdian 524 proiektu jaso dira, aurreko edizioan baino %36 proiektu gehiago. Proiektu guztietatik, %76 nazioarteko hautagaiak dira, eta nabarmena da AEB, Israel, Erresuma Batua eta Alemania moduko liderretatik heldutako start up hautagaien igoera.


Gainera, osasungintzaren teknologien sektorea sartu da lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzak bere RIS Espezializazio Adimenduneko Estrategian ezarritako lehentasunei jarraituta. BIND 4.0ren edizio honetan, nazioartean erreferentziakoak diren 40 enpresa traktorek hartuko dute parte fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta osasunaren eremuetan 4.0 industriako soluzioak aplikatzen dituzten start up enpresekin, eta datorren urtean eremu horiei guztiei elikadurarena ere gehituko zaie. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120