Talaieroa

Jantziaren duin ezta beti pertsona

Erramun Osa - Martes, 25 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Egia da Europako herrialde batzuetan gezurra esateagatik edota lan bat kopiatzegatik politikariek dimisioa ematen dutena. Besterik da, ordea, Espainian gertatzen dena. Inork gutxik dimisioa ematen baitu, halako zein bestelakoetan nahasita azaldu arren... baina Espainiak egun duen arazo nagusia norbaitek bere tesiaren zati bat beste nonbaitetik hartu duela bilakatzea gehiegizkoa da, nire ustez. Esan dezadan, bidenabar, curriculumak neurriz kanpo hazteko eta itxuratzeko gero eta sarriago azaltzen ari den joera horri ez diodala zentzurik aurkitzen.

Izan ere, ez dakit Barne Saila gobernatzeko aski frogagiria ematen ote duen Historian katedraduna izateak... eta norabide berean hamaika adibide jar ditzakegu herri-erakundeetako maila guztietan. Pentsa-tzekoa da bestelako gaitasunak hartzen direla kontuan -besteak beste, lan egiteko gaitasuna, talde-lana sustatzeko abilezia, legealdiari begira helburuak garbi izatea eta abar-, beti asmatzen ez bada ere. Gauza bera esan dezaket bizitzako arlo desberdinetan, ezagutzen baititut irakasleak, bere espezialitatean, besteak beste lizentziadunak direnak eta irakasletzat nahiko ez nituzkeenak... baina bakoitzak bere zoroa bizi du, zer eskaini ez duenean, areago!

Urteak daramatzagu entzuten Espainiako Konstituzioa alda-tzea zaila dena. Ez da komeni eguneratzen ibiltzea, eta, beraz, kosta ahala kosta eutsi behar zaio duela zenbait hamarkada halabeharrez hezurmamituriko adostasunari, zaharkiturik gelditu den arren eta gaurko belaunaldiek oinarrizko araubide horrekiko jarrera sekula erakusterik izan ez badute ere... baina, hara! Konstituzioa aldatzea posiblea da, gizartearen aurrean itxurak egin behar direnean, are gehiago. Horretara dator forudunen kontuari buruz ireki den eztabaida mugatu hori. Mugatua diot, politikariei egiten dielako erreferentzia bakarrik, eztabaida horretatik kanpo utzi baitira erregea ez ezik, epaileak zein bestelakoak.

Ez dakit zertara datorren forudunen kontu hori. Batzuetan, abaildu beharrekoak aurkari politikoak izan direnean, defentsarako eskubidea murriztea eta, zehar bidez, nahierara izendatu diren epaileak tarteko, araubidea bortxatuz, pertsonak zigortzea erraztu duelako. Boterearen parte eta bere arrimuan daudenak direnean, ordea, forudun izate hori abantaila bilakatu da, prozesuak neurriz kanpo luzatuz, galgatuz eta zenbaitetan ezerezean lagaz. Ondorioz, herritar guztiok berdinak garenez gero, komeni da forudunen kontu hori, guztiena, ezabatzea.

Baina, Konstituzioari buruz ireki den eztabaida hori harago eraman beharko litzateke, nire ustez. Sasoia baita herritarren eskubideak luze-zabal jaso-tzeko, baita nazio historikoei erabakitzeko eskubidea aitor-tzeko ere. Finean, eraberritzea da kontua, sasoi batean ezarririko mugak eta morrontzak gainetik kenduz eta ezabatuz!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120