Brankaganetik kikuke

Bide zuzenetik

Ramon Basaldua - Martes, 25 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Columnista Ramon Basaldua

Galería Noticia

Columnista Ramon Basaldua

Ondoriopositiboak bakarrik atara geinkez Athleticek Benito Villamarinen jokatu eban partidutik. Egia esateko, partidu bi ikusi genduzan 90 minututan. Aurkari biak hamaika jokalarigaz lehiatu ziranean talde zuri-gorria goitik behera nagusitu jakon talde zuri-berdeari. Athleticeko jokalariek bikain bete eben zelaian entrenatzaileak agindutakoa: presino itogarria aurkariaren zelaian eta eraginkortasuna ate aurrean. Hiru puntuak eskuratzeko bidean zirala, bilbotarrek ezusteko erabakigarria jaso eben Susaetak txartel gorria ikusi ebanean. Hortik aurrera, Berizzoren taldeak lan ikaragarria egin eban erasoan baliabide ugari dituen Betisi eusteko. Garaipen handia eskuratzeko bidean egon ostean, zuri-gorriak puntu bategaz konformatu behar izan eben eta pozik ganera. Edozelan be, lehen zatian ikusitakoak baikor izateko arrazoiak emoten deuskuz.

Denboraldiko etxetik kanpoko lehen partiduari ekin eutson Athleticek Benito Villamarinen. Egia esateko, ez genkian zelan erantzungo eban Berizzoren taldeak San Mamesetik urrun. Entrenatzaileak argi eta garbi esan dau jokatzeko kontzeptua ez dala aldatu behar etxetik kanpoko partiduetan eta Real Madriden aurkako partiduan erakutsitako maila bikainari eusten behartuta egozala azpimarratuz. Athleticeko entrenatzaileak garrantzi handia emoten deutso jokalariek erakutsi behar daben jarrereari eta Benito Villamarinen lehen minuturako garbi geratu zan zuri-gorriak oso ondo jarrita zelairatu zirala.

Quique Setienen taldeak baloia jokatu gura dau atzealdetik hasita eta Berizzok ohiko joko sistemea aldatu eban presinoa ondo egin ahal izateko. Williams, Raul Garcia eta enparauek arnasa hartzeko astirik be ez eutsen emon aurkariei eta Betisek baloi ugari galdu ebazan bere atetik hurre. Athleticek etekin bikaina atara eutson presinoari esker berreskuratutako baloiei, Raul Garciari esker batez be. Erdilari nafarraren lana erabakigarria izan zan zuri-gorrien gol bietan. Lehenengoan berak errematau eban Balenziagaren erdiraketea eta bigarrengoan sekulako jaurtiketea egin eban areaz kanpotik. Bien bitartean, Unai Simonek ez eban lanik izan lehen zati osoan. Kontuak kontu, Berizzoren taldeak lan biribila egin eban erasoan zein defentsan eta garaipena ederto bideratuta eukan.

Futbolean, baina, gauzak goitik behera aldatu daitekez minutu baten eta Susaetaren huts egiteak aldats gora ipini eban partidua. Betisek ondo baliatu eban bere nagusitasun numerikoa. Athleticek uko egin eutson erasoko jokoari eta defendidu besterik ez zan egin bigarren zati osoan. Esan beharrik ez dago oso gatxa dala hamarregaz jokatzea hamaikaren aurka baina Bielsak esaten eban legez, defenditzeko erarik eraginkorrena baloiaren jabetzea izatea da. Bigarren zatian, baina, baloiak jabe bakarra euki eban Benito Villamarinen.

Kontuak kontu, hiru puntuak eskuratzeko aukera bikaina galdu arren, ontzat emon behar dogu lortutako puntua. Ganera, lehen zatian erakutsitako jokoa bikaina izan zan eta horregaz geratu behar gara etorkizunera begira. Vila-real hartuko dau Athleticek bihar San Mamesen eta etxeko partiduetan ezin da hutsik egin sailkapeneko goialdean egoteko. Zuri-gorriek ez dabe partidurik galdu lehen lau jardunaldietan baina garaipen bakarra eskuratu dabe. Ea ba Real Madriden aurka eta Benito Villamarinen lehen zatian erakutsitako maileari eusten deutsen biharko partiduan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120