Zirrikituetatik begira

‘Valtònyc’

Rikardo Arregi - Miércoles, 19 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ZORIONAK eman nahi dizkiot Valtònyc-i (gero eta gehiago gustatzen zait gizon hori, eta ez dut “baina” mengelen zerrenda egingo), Ganteko epaitegiak hartutako erabakia dela eta: ez dute Espainiara bidaliko, Espainaiko kartzela batera, alegia, ez baitute justizia espainiarraren euroagindu ospe-tsua onartu. Gogoratu behar da Valtònycek hiru urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko lukeela terrorismoa goraipatu, mehatxuak egin eta Espainiako koroa iraintzeagatik bere kantetan. Belgikako epaileak esan du hori guztia ez dela delitu Belgikan, eta adierazpen askatasunaren argitan ulertzen dela kantena. Espainiako justizia sistemak beste kolpe bat jaso du.

Helegiteak etorriko dira orain eta beste epaiketa bat;eta geroago helegite gehiago eta beste epaitegi edo auzitegi bat. Badakigu zein den gidoia hau bezalako kasuetan. Valtònycek berak esan du ez dela etsiko eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiraino joango dela. Hilabeteak pasako dira, urteak, eta azkenean Europako Auzitegiak arrazaioa emango dio. Badira aurrekariak: Espainiako erregearen argazkiak erre zituztenei eman zien arrazoia;baita Arnaldo Otegiri ere, (jexuxmariatajoxe!) erregea “torturatzaileen nagusia” zela esan zuen hartan.

Adierazpen askatasuna garesti dago Espainiako Erresuman. Ba-tzuentzat, jakina. Alemanian delitu larria dena (agur nazia egiteko besoa altxatzearena, adibidez) Espainian keinu arrunta da, ezin arruntagoa, azken egunotan ikusi dugunez. Willy Toledorentzat ere ez da merkea: Ama Birjina iraindu duen ala ez ikertzen ari da epaile bat (horixe idatzi beharra ere bitxia da). Pasa den urteko irailean Gobernuaren Ordezkaritzak eta Gasteizko Udalak hitzaldi bat debekatu zioten CUPeko Anna Grabiel-i;urtebete geroago debeku hori adierazpen askatasunaren eta biltzeko eskubidearen aurkakoa dela erabaki du epaile batek. Urtebete geroago, kontuak erremediorik ez duenean.

Denbora garrantzizkoa da. Justiziarik eza askotan denbora kontua da, besterik ez. Valtònycek egun ilada luzea du aurretik;beharko duen adorea eman nahi diot hemendik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120