Galdakaoko Santi Brouard plazan

Galdakaok 'Topa' izeneko obra jasoko du gaur Kukai eta Brodas Bros taldeen eskutik

Euskal dantza  tradizionalak eta hip hopa uztartzen dituen obrak, XIV. Dantza  Zirkuituaren baitan eskainiko da

EP - Jueves, 13 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:05h

Kukai Dantza.

(Kukai Dantza)

Galería Noticia

Kukai Dantza.

Kukai dantza konpainiak eta Brodas Bros hip hop taldeak "Topa"  izeneko obra aurkeztuko dute gaur,  Galdakaoko Santi Brouard plazan. Euskal dantza  tradizionalak eta hip hopa uztartzen ditu obrak, eta XIV. Dantza  Zirkuituaren baitan eskainiko da. 

BILBO. Dantza Zirkuitua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza  Politikako Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimena da, eta 84  emanaldi eskainiko ditu urtarriletik abendura Euskal Autonomia  Erkidegoko (EAE) 28 agertokitan. 

Obraren sinopsiari dagokionez, plaza batean lau gazte daude,  bat-batean musika entzuten da eta dantzan hasiko dira. Dantza haien  "eguneroko ogia" da. Batzuek euskal dantza tradizionalak ikasi  zituzten, eta beste batzuk hip-hop dantzariak dira, eta kalea dute  lotune. 

Modu honetan, lau interpreteren bat-egitea proposatzen du "Topa"  obrak. Bakoitzak bere jatorri artistikoari eutsiz, lau dantzariek bat  egiten dute "trebakuntza bizi eta indartsu batean, non lankideak  ezagutuz elkar aberasten diren". 

Kukai dantza taldeak 2001ean ekin zion bere ibilbideari,  "Deiadarra" koreografia aurkeztuz, eta handik gutxira Tanttaka  Teatroarekin elkarlanean hasi zen. Dantza taldearen ikuskizunek  hainbat sari jaso dituzte, besteak beste, Dantzako Espainiako Sari  Nazionala 2017an, Dantza Ikuskizun Onenaren Max Saria 2017an, Dantza  Talde Onenaren Max Saria 2015ean eta 2017an edota Leioako Umore  Azokako Ohorezko Saria 2016an. 

Bestalde, Brodas Bros taldea 2006an sortu zen. Hasieratik, Pol eta  Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaia eta ahizpa bikoteek  bultzatu dituzte taldearen proiektu guztiak. Haien ezaugarri nagusia  "moldakortasun izugarria" da. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Arratia-Nerbioi

ir a Arratia-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120