irailaren 16an

Nekazaritza Azoka izango da Muskizen igande honetan

Bizkaiko nekazaritzako produktuak, Txakolin sari nagusia, zaldi lehiaketa eta bertako abereen erakusketak egongo dira urtero bezala

Deia - Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:53h

Nekazaritza Azoka izango da Muskizen igandean.

Nekazaritza Azoka izango da Muskizen igandean. (Muskizko Udala)

Galería Noticia

Nekazaritza Azoka izango da Muskizen igandean.

Igande honetan, irailak 16, berriro ere jai giroa nagusituko da Muskizen, bertako XXXVI. Nekazaritza Azoka izango baita. Bizkaiko nekazaritzako produktuak, Txakolin sari nagusia, zaldi lehiaketa eta bertako abereen erakusketak bereganatuko dute ikusmirarik handiena, eta urtero bezala, ehunka bisitari hurbilduko dira meatzaldeko udalerri honetaraino.

Muskizko Nekazaritza Azokako bisitariek 70 stand baino gehiago izango dituzte, besteren artean, gazta, fruta, barazkiak, eztia, hestebeteak, opilak, kontserbak eta nekazaritzako makinak. Abeltzainek arraza desberdinetako zaldi, behi, ardi eta ahuntzak ekarriko dituzte San Juan plazara, ikusi nahi dituzten guztien gozagarri. Horretaz gain, Fernandez Terreros Harategiak txekor bat erreko du, bere 110. urteurrena dela eta.

Orotara, gaztarako 3 stand izango dira, eta Idiazabal jatorri deiturakoak eta bestelakoak dastatu ahalko dira. Era berean, ogi eta opilez gozatzeko erakustoki ugari izango dira. Nolanahi ere, beharbada, Txakolin Sari nagusira aurkeztu ahalko diren txakolin upeltegiek bereganatuko dute arretarik handiena nekazaritza eta abeltzaintza festa honetan.

Guztira, 84 ardi eta behi eta 18 ahuntzek hartuko dute parte Muskizko Azokako bertako abereen erakusketan. Zaldi lehiaketari helduta, orotara, 31 animaliak eman dute izena;eta 4 asto ere ikusi ahalko dira San Juan plazan.

Nekazaritza eta abeltzaintzako atalen osagarri, aurten hainbat berrikuntza izango dira Muskizko Azokan, besteak beste, adoptatzeko zakurren erakusketa, Zaunk zentroaren eskutik, paseoak zaldiz kuadrilateroaren barruan eta Boloak Katxete erara modalitateko karrejo baten erreprodukzioa, 90 urteetara arte San Juan plazan egon zena bezalakoa, Trueba Dokumentazio Zentroaren eskutik.

Bertako Merkataritzaren Azoka

Igande honetan, Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren harira, Aukeren eta Tokiko Merkataritzaren Sustapenaren XI. Azoka izango da, San Juan plazako pilotalekuan. Hori horrela, hainbat stand izango dira San Juan plazako Donibane Berria pilotalekuan, eta etortzen diren guzti horiek askotariko produktuak erosi ahalko dituzte, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ezkerraldea-Enkarterri

ir a Ezkerraldea-Enkarterri »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120