Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua

Argentinak euskal industriaren gaineko interesa erakutsi du Tapiak herrira egindako bidaia ofizialean

Arantxa Tapia, Hego Amerikan egiten ari den bidaia ofizialean, Euskadiko industria politiken esperientzia partekatu du talde politiko guztiekin

EUROPA PRESS - Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:00h

La consejera Arantxa Tapia.

La consejera Arantxa Tapia. (Irekia)

Galería Noticia

La consejera Arantxa Tapia.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua Argentinako Kongresuan izan da saio batean, eta Euskadiko industria politiken esperientzia partekatu du talde politiko guztiekin, Hego Amerikako herrialdera egiten ari den bidaia ofiziala amaitzeko. Bertan, ordezkaritza duten talde politikoek interesa agertu dute euskal industriaren inguruan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 

BILBO. Industria Batzordeak antolatu du saioa. Legegintza ganberan ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariek eratzen dute batzordea, eta burua Frente Renovador alderdiko José Ignacio de Mendiguren da. Gainera, Frente Unido por una Nueva Argentina, Unión Cívica Radical, Frente para la Victoria (Kirchnerismo) eta Unidad Ciudadana alderdiek osatzen dute batzordea. 

Bertaratu direnek "oso positibo" balioetsi dute Euskadin politika sendoa eta denboran iraunkorra egotea. Izan ere, Argentinaren egungo testuinguruan, Industria Batzordeak Mauricio Macriren Gobernuari industriaren aldeko apustu handiagoa eta etorkizunerako estrategia zehatza eskatu dizkio. 

Argentinako Kongresuan egindako saioa ateak zabalik izan da, eta enpresa ganberetako, enpresa txiki eta ertainetako eta herrialde osoko ekoizpen sektoreetako ordezkariek parte hartu dute. Kongresura heltzean, Emilio Monzó ganberako presidenteak egin dio harrera Arantxa Tapiari. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120