DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
danak dira dohainik

Bilboko udalak programa zabala eskainiko du umeentzako Aste Nagusian

Urtero legez, ez dira faltako txikigunea, umeentzako kaleko antzerkia Gaseko plazan, erraldoiak eta buruhandiak, balearen desfilea eta su artifizialak

DEIA - 2018(e)ko abuztuaren 12a, igandea - 11:21etan eguneratua

Bilboko udalak programa zabala eskainiko du umeentzako Aste Nagusian.

Bilboko udalak programa zabala eskainiko du umeentzako Aste Nagusian.

Galería Noticia

Bilboko udalak programa zabala eskainiko du umeentzako Aste Nagusian.

Bilboko Udalak umeentzako programa zabala eta askotarikoa prestatu du 2018ko Aste Nagusirako. Uriko umeentzat beste batzuen artean, ekitaldi hauek antolatu dituzte: puzgarriak, bolen piszina, rokodromoa eta magia, denak Txikigunean;umeentzako kaleko antzerkia Gaseko plazan;Erraldoiak eta Buruhandiak;Bilboko balerik ezagunena, Bali;Goa!zen taldearen kontzertua, gaztetxoak dantzan eta kantuan aritzeko euskal pop-rock-eko doinuen erritmora. Euskal folklorea eta herri kirolak ere izango dira familian gozatzekoak, horiek ere egongo baitira Aste Nagusian. Jarduera horiek guztiak doakoak dira, adin eta era guztietako umeentzat.

TXIKIGUNE, EKIMEN NAGUSIA

Casilda Iturrizar parkean.

Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra. 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara.

0 eta 12 urte bitarteko umeentzako 24 jarduera.

Txu-txu trena Bilboko Udaletxetik Casilda Iturrizar parkera, 25 minuturik behin.

Aurten ere Txikigunea izango da Aste Nagusian umeen programazioaren gune nagusia. “Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori. Saca la estrella que llevas dentro” goiburuaz, Bilboko Udalak ilusioaren, esfortzuaren eta elkarbizitzaren balioak sustatu nahi ditu jolasen eta ikaskuntzen bidez.

Aurreko urteetan legez, Txikigunea Casilda Iturrizar parkean jarriko da, abuztuaren 19tik (domeka) 26ra (domeka), 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Txikiguneak 4 gune izango ditu: “Maitezitu” espazioan (0 eta 4 urte bitarteko umeentzat), maitasunez ikasiko dute;“Pozaktibatu” gunean (5 urtetik 12 urtera), alaitasuna aktibatuko dute;“Bilziklatu” espazioan (5 urtetik 12 urtera) jasangarritasuna eta birziklatzea landuko dituzte;eta azkenik, “Elkaraniztu” espazioan (5 urtetik 12 urtera) elkartasuna eta aniztasuna landuko dituzte. Guztira, 24 jarduera 0 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoentzat, tartean puzgarriak, ludoteka, arrantza, bolen piszina, rokodromoa, magia, makillaje-tailerrak, birziklatzea eta irratia.

Aste Nagusiaren 40. urteurrena dela-eta, abuztuaren 24an (barikua), arratsaldez, urtebetetze-jaia egingo da Txikigunean;diskoteka eta txokolate-jana egingo dira.

Udalak txu-txu trena jarriko du familiak Bilboko Udaletxetik Casilda Iturrizar parkeko geralekura doan eramateko. Tren biak 25 minuturik behin aterako dira.

UMEENTZAKO KALE ANTZERKIA EGUNERO GASEKO PLAZAN

Gaseko plaza

Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra.

19:30ean, lehenengo domekan izan ezik, egun horretan 20:00etan izango baita.

Zeinuen hizkuntzako interprete bat egongo da /testu gutxiko antzezlanak

Gaseko plaza, abuztuaren 19an (domeka) hasita, umeentzako kaleko antzerkiaren gune bihurtuko da;magia, akrobaziak eta ume ona gainezka.

Hilaren 19an: ZIRIKA ZIRKUS “Tren geltokia” (Euskadi). Zeinuen hizkuntzako interpretea.

Hilaren 20an (astelehena) : 1CIA CHACOVACHI Y MAKU FANCHULINI, “Fritos refitos” (Argentina).

Hilaren 21ean (martitzena): NIÑO COSTRINI “Crazy Mozart” (Argentina).

Hilaren 22an (eguaztena): DEABRU BELTZAK “Denboran dantzan” (Euskadi). Zeinuen hizkuntzako interpretea.

Hilaren 23an (eguena): TXAN MAGOA “Inpernutik natorrren artista bat naiz” (Euskadi)

Hilaren 24an (barikua): PANPOTX Kultur elkartea “Baserrian jai” (Euskadi). Zeinuen hizkuntzako interpretea.

Hilaren 25ean (zapatua): MARKELIÑE “Chef nature” (Euskadi). Testu gutxi

Hilaren 26an (domeka): SHAKTI OLAIZOLA “Baldin bada” (Euskadi). Testu gutxi

ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK EUSKAL MUSEOTIK

Irteera Euskal Museotik.

Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra.

11:00etan.

Erraldoiak eta Buruhandiak egunero irtengo dira Euskal Museotik, goizeko 11:00etan, umeak ondoan dituztela uriko kaleetan zehar ibiltzeko.

Aste Nagusiko azken egunean hilaren 26an (domeka), Erraldoien Kontzentrazioa egingo da Euskadiko zenbait lekutatik etorriko pertsonaiekin. Areatzan elkartuko dira, besteak beste Sanduzelai (Iruñea), Arrasate, Kanbo, Irrintzi (Donostia), Ondalan Txikirekin (Deustu) eta Mairuek-Gaztedi (Bilbo) taldeak.

Gainera, abuztu osoan zehar Erraldoiak eta Buruhandiak Euskal Museoko klaustroan egongo dira ikusgai;sarrera doakoa da.

BALI, OLAGARROA, TXANGURROA ETA BISIGUA

Irteera Plaza Biribiletik.

Abuztuaren 19an (domeka).

19:00etan

Domekan, hilak 19, 19:00etan, Bali eta Olagarroa, Txangurroa eta Bisigua bere familia, Plaza Biribilean hasi eta Bilboko Kale Nagusian gora ibiliko dira, txikienen artean ezagunena den “Balearen desfilea” desfilean.

GOA!ZEN ABANDOIBARRAN

Abandoibarran.

Abuztuaren 25ean (zapatua).

18:00etan.

Aurtengo Aste Nagusiko musika-eskaintzan gaztetxoenek ere izango dute lekua;hain zuzen ere, hilaren 25ean (zapatua), Abandoibarran, 18:00etan hasita, Goa!zen telebistako saio arrakastatsuak dantzan eta kantuan jarriko ditu neskato-mutikoak, euskal pop-roka-aren bertsio ezagunenekin. Beste aukera bat familia osoarentzat.

EUSKAL FOLKLOREA

Euskal dantzak

Plaza Barria

Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra.

19:00etan

Euskal dantzetako ikuskizunak Plaza Barrian egingo dira, arratsalde guztietan, hilaren 19tik 26ra, domekatik domekara, 19:00etan. Dantzaldiak izango dira, Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako taldeek girotuta;herritarrak parte hartzera gonbidatu eta dantzan jarriko dituzte.

Hilaren 19an (domeka): Zerutxu, (Markina-Xemein)

Hilaren 2an (astelehena): Goialde, (Erandio-Goikoa)

Hilaren 21ean (martitzena): Gaztedi, (Santutxu-Bilbao)

Hilaren 22an (eguaztena): Salbatzaile (Castaños-Bilbao)

Hilaren 23an (eguena): Alkartasuna, (Bermeo)

Hilaren 24an (barikua): Urdaibai (Forua)

Hilaren 25ean (zapatua): Mikel Deuna (Iurreta)

Hilaren 26an (domeka): Beti Jai Alai (Basurtu-Bilbao)

Martitzena, hilak 21, egun berezia izango da, Larrain Dantza ezaguna egingo baitute;Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere ‘Euskal jantziekin etorri!’ lelopean, herritarrak garaiko jantzia jantzita dantzan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Txistulariak

Zazpi Kaleetan

Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra.

10:00etan

Bizkaiko Txistularien Elkarteko txistulariek 30 urte baino gehiago daramatzate Aste Nagusian Bilboko kaleak animatzen. Goizeko 10:00etatik aurrera Zazpi Kaleetan barrena ibiliko dira. Gainera, aurten ere, Plaza Berrian, igandean, abuztuaren 26an 13:00etan, ohiko Txistularien Alardea eskainiko digute txistulariek.

Fanfarreak

Ledesma, Diputazio kaleak eta Zazpi Kaleak

Barikuan, hilak 24, eta zapatuan, hilak 25

13:00etatik 14:30era eta 19:30etik 21:00etara.

Fanfarreak ere izango dute lekua Aste Nagusian: Ardua Barrura abuztuaren 24an (barikua) eta Dunbots abuztuak 25ean (zapatua). Hurrenez hurren, barikuan eta zapatuan joko dute, Ledesma eta Diputazio kaleetan, 13:00etatik 14:30etara eta Zazpi Kaleetan, 19:30etatik 21:00etara.

Albokariak

Arriaga plazatik abiatuta

Abuztuaren 24an (barikua)

13:00etan

Abuztuaren 24an (barikua), 13:00etan, Arriaga plazatik abiatuta, albokariak Zazpi Kaleetan barrena ibiliko dira. Guztira, 30 albokari, pandero-jotzaile eta bestelako euskal instrumentu batuko dira Zazpi Kaleak girotzeko Aste Nagusiko egun handian.

Bertsolariak

Santiago plaza

Domekatik domekara, hau da, hilaren 19tik 26ra

13:00etan

Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, eguerdiko 13:00etan;bertsolari ezagunenetako batzuk hartuko dute parte. Bertsolariak zein trebeak diren eta bertsoak nola josten dituzten ikusi nahi badugu, Santiago plazara hurbildu baino ez dugu.

Abuztuaren 23an (eguena) saio berezia izango da, “Ez da kasualitatea” izenekoa;saio horretarako, Udalak emakume bertsolariak bakarrik arituko dira. Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak arituko dira, emakumeek bertsolaritzan duten garrantzia azpimarratu nahi baitu Udalak hitzordu horrekin.

Hilaren 19an (domeka): Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue

Abuztuaren 20an (astelehena): Maialen Akizu, Sustrai Colina, Ibon Ajuria, Arkaitz Estiballes

Hilaren 21ean (martitzena): Onintza Enbeita, Fredi Paia, Jon Gurrutxaga, Julio Soto

Hilaren 22an (eguaztena): Bertso bazkaria. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga

Hilaren 23an (eguena): Ez da kasualitatea, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Alaia Martin

Hilaren 24an (barikua): Aitor Mendiluze, Igor Elortza

Hilaren 25ean (zapatua): Jone Uria, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre

Hilaren 26an (domeka): Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Xabat Galletebeitia

HERRI KIROLAK

Areatzan

Eguaztenetik zapatura, hau da, hilaren 22tik 25era

12:00etan

Aste Nagusia herri kirolen agertoki bihurtuko da berriz ere. Bilboko Udalak euskal kulturako tradizioak eta jatorria berritu eta zaintzearen alde egin du;horiek horrela, Aste Nagusia agertoki handia izaten da herri kiroletako hainbat erakustaldi eta lehiaketarako.

Bilbotarrek zein Bilbora hurbiltzen diren guztiek herri-kiroletako hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: harri-jasotzaileak, txinga-eroatea, aizkolariak, sokatira, gizon probak… Areatzan egingo dira guztiak, abuztuaren 22an hasi (eguaztena) eta 25era arte (zapatua).

Abuztuaren 22an (eguaztena) hasiko dira herri kiroletako hitzorduak;egun horretan Aitzol Atutxa eta Iker Vicente etorriko dira. Ondoren, Inaxio Perurenak 200, 250 eta 270 kilo dituzten harriak altxatuko ditu. Egunari amaiera emateko, txinga-eroateen desafioa egingo dute Oscar Perezek eta Ousman Dramek.

Eguenean, hilak 23, emakumeen txanda izango da. Udalak egun bat gorde die emakumeei;zenbait modalitatetako munduko txapeldunak ikusteko aukera izango dugu.

Sokatira: Laukiz eta Goierriko taldeak.

TXINGAERUTEA: Nerea Egurrola eta Garazi Arruti txapeldunak

Aizkolariak: Irati Astondoa eta Alazne Etxaburua.

Harri-jasotzaileak: Bizkaiko emakume harri-jasotzaileen txapelketa.

Barikuan, abuztuak 24, Harri-jasotzaileen Aste Nagusia txapelketa egingo da, 5 minutuko txandatan 100 kiloko harria jasoz;ondoren, gizon-proba, Bizkaiko gizon indartsuk, 3.500 kiloko Erandioko harria herrestan eramango dute 20 minutuz. Azkenik, barikuan Mutrikuko Fausto Mugertza aizkolariak goitik behera jarritako pago-enborra ebakiko du 5 metroko altueran.

Aste Nagusiko Herri Kirolen saioei amaiera emateko, Bilbao Uria Saria egingo da zapatuan, hilak 26;Herri Kiroletako 6 modalitateko erakustaldiak egingo dira. Ondoren, Harri-zulatzaileen Bizkaiko Txapelketa egingo da.

‘VILLA DE BILBAO’ ESTROPADA

Bilboko itsasadarrean

Abuztuaren 19an (domeka)

11:00etan eta 11:30ean.

Aurten ere traineruak protagonista izango ditugu eta ibaia, atzera ere, uriaren ardatz. Bilboko Udalak, Deustuko Arraun Elkartearekin batera, estropada bi antolatu ditu domekarako, abuztuaren 19rako: emakumeen traineruen ligako Emakumeen Bilboko III Ikurriña 2018, XX:XX(e)an hasiko dena. Bigarrena, Bilbao hiria Estropada, 11:30ean hasita.

Hitzordu horiek ezin hobeak izan daitezke domeka goiza jai-giroan pasatzeko.

SU ARTIFIZIALAK

Uriko zenbait lekutatik

Egunero

22:30ean

Gauero-gauero, 22:30ean, su artifizialak ikusteko aukera izango dugu;egunean zeharreko jarduera frenetikoak baretu eta zerura begira, ikuskizuna hasten da.

Aurten, Aste Nagusiak 40. urteurrena betetzen duenez, Bilboko udalak suzirien ikuskizun berezi bat antolatu du jaietako azken zapaturako, abuztuaren 25erako. Suziriak eta musika nahastuko dituen ikuskizuna Uriko leku ezagunenetako batean gauzatuko da: itsasadarrean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120