IRAILAREN 1EAN izango da

Bermeoko Salome Campos Itsas Zeharkaldiaren seigarren edizioa aurkeztu dute

Kategoria nagusian plazak agortu dira eta gainerakoetan (1.500 metro eta umeak) izena emateko epea, abuztuaren 27ra arte egongo da irekita


2018(e)ko abuztuaren 9a, osteguna - 12:50etan eguneratua

Bermeoko Salome Campos Itsas Zeharkaldiaren seigarren edizioa izango da irailaren 1an

Bermeoko Salome Campos Itsas Zeharkaldiaren seigarren edizioa izango da irailaren 1an

Galería Noticia

Bermeoko Salome Campos Itsas Zeharkaldiaren seigarren edizioa izango da irailaren 1an

Herriko portuaren eta Izaro uhartearen arteko zeharkaldia da.

Parte-hartzaileek 5.000 metroko distantzia handia egingo dute igerian. Horrez gain, 1.500 metrotako froga bat egongo da eta 500 metrotako beste bat umeen kategoriari zuzenduta. Momentuz 643 pertsonek izena emanda dute eta izena emateko epea abuztuaren 27ra arte irekita dago.

Salome Campos zeharkaldiaren seigarren edizioa aurkeztu dute gaur Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, eta Aintzi Laburuk, Campos-eko Marketing zuzendariak. Azpimarratu dutenez, jai bezperetan egingo den froga hori “ikusgarria” izaten da;izan ere, gaur egun ur irekietan antolatzen diren era honetako lehiaketa arrakastatsuetan normalean egiten den distantzia baino askoz handiagoa izango da zeharkaldi honetakoa.

 Antolatzaileek adierazi dutenez, izena emateko epea oraindik abuztuaren 27ra arte irekita dago;hala ere, kategoria nagusian plazak agortuta daude, uztailaren 31n agortu baitziren eskainitako 350 plaza, nahiz eta iaz baino 20 plaza gehiago eskaini diren. Gainera dagoen itxaron zerrenda luzea dela ikusita, antolatzaileak beste 20 plaza eskaintzea aztertzen ari dira. Kasu horretan, seguruenik, 5.000 metroko gizonezkoen taldea bi zatitan irtengo lirateke.

5.000 metroko distantziako itsas zeharkaldian, hau da, portua eta Izaro uhartearen arteko zeharkaldian, kategoria nagusian, izena eman duten 350 pertsonatik 57 emakumeak dira, azken urteetako kopururik onenetakoa. Datu hori benetan “poztekoa” da emakumeen presentzia kirolean agerian uzten duelako eta trabesi honekin Salome Campos emakumea omentzen delako, itsas zeharkaldi hori orain dela mende bat egin zuen emakumea, hain zuzen ere.

1.500 metroko distantziako itsas zeharkaldian momentuz 246 pertsonek eman dute izena, eta horietatik 101 emakumeak dira. 34 plaza gelditzen dira kategoria honetan. Umeei zuzendutako frogari dagokionez, 40 umek eman dute izena, euretatik 23 neskak. Kasu honetan 10 plaza daude betetzeko.

Hortaz, Laburuk adierazi duenez, libre dauden plazetan abuztuaren 27ra arte izena emateko epea irekita dago, arinago agortzen ez badira.

Emakumeek itsas zeharkaldi honetan duten protagonismoa nabarmendu dute. Momentuz izena eman duten 643 pertsonetatik, 181 emakumeak dira. “Horrez gain, poztekoa da aurten, momentuz, 47 bermeotarrek parte hartuko dutela eta oraindik izena emateko aukera dute. Hortaz bermeotarrak animatzen ditugu itsas zeharkaldian parte hartzera” gaineratu dute.

Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, 321, %50a, bizkaitarrak dira (47 bermeotarrak). 163 lagun Gipuzkoatik datoz, 34 Arabatik, eta 25 Nafarroatik. Madriletik 30ek eman dute izena, Errioxatik 21ek, Zaragozatik 10ek, Kantabriatik 8k eta beste zortzik Bartzelonatik, besteak beste. Era berean, Frantziako 9 pertsonek parte hartuko dute eta Uzbekistaneko batek ere bai. Adinei dagokienez, izena eman dutenen artean, talderik handienak 35 urtetik 58 urtera artekoa da, 408, hain zuzen ere. Adin txikikoak 76 dira eta 18tik 34 urte artekoak 95. 55etik 64 urte bitarteko 55 pertsonek eman dute izena eta 65 urtetik gorako bederatzi pertsonek parte hartuko dute.

Izena eman duten talde nagusienen artean honako hauek ditugu: Fortuna, Izarraitz, Kairoskope, Axpohandi (Bermeo), Bidasoa XXI, Buruntzaldea, Club Natación Logroño, Sopela igeriketa… Aurreko edizioetako irabazleek ere konfirmatu dute parte hartzea: Ion Mujikak, Alex Ojangurenek, Adnan Mustafik, Nerea Muruak, Amaia Cendoyak, Leire Ceciagak….

Hortaz, kirol giro polita izango da irailaren 1ean, zapatuan Bermeon. Bideguren eta Labururen esanetan, Bermeoko VI. Salome Campos itsas zeharkaldiaren helburua da ur irekien udako egutegian finkatzea eta erreferentzia izatea. Joan den urtean bezala, garaileek, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, beren pisua Campos kontserbako Hegaluzetan irabaziko dute.Ekimen honek Bermeoko Udalaren laguntza du, eta segurtasunaz Gurutze Gorria arduratuko da.

Bermeoko alkateak adierazi duenez, Bermeoko herriak “pozik hartzen du VI. Salome Campos zeharkaldia, kirol zaleak herrira erakartzen dituelako eta kirol zaletasuna bultzatzen duelako”. Ildo berean, bere esanetan, “pozgarria da kirol ekimen honek urtetik urtera arrakasta handiagoa lortzea eta emakumeen partaidetza handiagotzea, kontuan hartuta Salome Campos emakume bermeotarra omendu nahi dela, orain dela mende bat baino gehiago berak Portutik Izaroraino uger egin baitzuen”. “Gainera arrakasta horren arrazoia Campos enpresaren antolakuntzarena da, hortaz, eskerrak eman nahi dizkiot”, gaineratu du. “Beraz, parte hartzaile guztiei eta pertsona guztiei gonbidatu nahi diet Bermeora etortzera kirol eta jai giro izugarriarekin gozatzera”, nabarmendu du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120