Zirrikituetatik begira

Mick Jagger

Rikardo Arregi - Miércoles, 8 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

EGUNKARIbat irakur-tzen ari naiz eta bat-batean ikusi dut Mick Jagger-ek 75 urte bete duela. Ez dakit inoiz zer egin Jagger bezalako pertsona ospetsu horiek, batez ere musika modernoarekin lotura dutenek, urte mordoa betetzen dutenean. Zalantzarik gabe dena errazagoa da hiltzen direnean: nekrologikak, aldekoak beti, irakur daitezke gure bizitza zedarritu zuten kantak entzuten ditugun bitartean, malenkonia gozoan babesturik. Urteak bete-tzen dituztenean, aldiz, artikuluak ez dira hain aldeko eta bekaizkeriaren usainarekin datoz hornituta gehienetan. Bekaizkeria nire egiten dut guztiz: nik ere 75 urte beteko nituzke Mick Jaggerrek bezala, esan nahi dut, haren egoera berberarekin, zerbitzari, masajista, sukaldari eta abarrekin, munduan dauden droga guztiak (hitzaren zentzu zabalenean, botikak barne) eskura;ziur naiz Mick Jaggerren katarrorik txikienak ere mediku eta erizainen armada baten arreta osoa izango duela. Ez dut ezer Mick Jaggerren aurka, jakina, eta ez diot gaitzarik edo heriotzarik desiratzen, baina ez dut kemenik izan Satisfaction, adibidez, entzuteko. Nire bekaizkeria txiki egin zait artikulu batzuk irakurtzean: haietako batek Mick Jaggerren kontra pertsona ospetsu batzuek botatakoak biltzen ditu: hor daude Elton John, Bianca Jagger edo Liam Gallagher bezalakoen adierazpen herratsu guztiak (75 urteren buruan edozeinek miseria asko bildu ahal ditu). Hilko da Mick Jagger egunen batean (ahalik eta beranduen, bai) eta horiek beraiek laudoriozko hitz negartiak eskainiko dizkiote. Horrelakoak gara gizkiok. Ohitzen ari gara Mick Jagger bezalakoen urtebetetze eternoetara, azkar bizi eta gorpu ederra uztearen garaiak igaro direla dirudi, edo azkar bizi eta gorpu ederra utzi behar zuten rock musikari guztiek bete dute dagoeneko eginbidea. Gaur egun beharbada beste esaera bat beharko lukete artista horiek: primeran bizi eta gorpu bioniko osasuntsua utzi edo horrelako zerbait. Irakurtzen ari naizen liburura itzuli naiz: pertsonajeetako bat, Joachim Ziemssen izenekoa, hil da. Negar egin dut.

etiquetas: rikardo arregi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120