Zirrikituetatik begira

Lekuz kanpo

Karmele Jaio - Viernes, 3 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h

NORda gizon hau? Nondik irten da? Zer nahi du nitaz? Eskua eman dit, zelan nagoen galdetu dit. Laguntzera etorriko zen. Herri honetako presidentea izango al da? Alkatea? Hotel bateko jabe diruduna, lo egiteko lekua emango diguna? Gazte afrikarren begi beltz eta handiek ez dute espresiorik islatzen ia, ez dira fidatzen, baina aldi berean euren burua salbatzeko edozein sokari heltzeko prest daude, hain larria da haien egoera.

Ikusteko guztia ikusita geneukala uste genuenean, Pablo Casado, PPko buru berria Algecirasen ikusi dugu, etorkinei eskua ematen. Buruzagi politikoen komunikazio eta irudi politikak askotan dira produktuak saltzeko iragarkien antzekoak. Askotan igar-tzen dugu argazki bakoitzaren atzean intentzio bat dagoela, buruzagi horrek irudi konkretu bat isla dezan, edo hautesleen sektore bat bereganatu dezan. Baina Pablo Casado etorkinak agurtzen joatea, hori ez da iragarki faltsu bat bakarrik, hori zitala da, perbersoa, Casadok, agintean balego beraiekin egingo lukeena jakinda.

Aurreko astean Cadizeko hondar-tza batera heldu zen patera baten berri eman zuten komunikabideek. Hainbat grabazio daude sareetan. Bertan eguzkia edo bainu bat hartzen zeudenak aho bete hortz geratu ziren halako batean ur ertzera afrikarrez beteta heldu zen ontzia ikusi zutenean. Ez omen da berdina telebistan ikustea edo hondartzan lasai-lasai nobela bat irakurtzen edo ertzetik paseatzen ari zarenean zure begien aurrean ikustea.

Korrika irten ziren ontzitik hainbat gizon gazte, haietako bat ia konortea galduta zetorren eta hondartzan zeudenek ura eman eta bertan artatu zuten. Gero, hondartzako sorosleek eraman zutenean, han ontzia besterik ez zen geratu. Eta hondartzan zeudenak, lagunei gertatutakoaren argazki eta bideoak bidali ondoren, bainatzen, ertzetik pasea-tzen, eguzkia hartzen edo toalla gainean nobela bat irakurtzen jarraitu zuten. Ziur bat baino gehiago, eguerdian paella bat jan bitartean, Pablo Casado bezain lekuz kanpo eta faltsu sentitu zela.

etiquetas: karmele jaio

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120