Eustaten arabera

Bidaiarien sarrerak %13,8 gehitu ziren ekainean EAEko apartamentu turistikoetan

Araban %39,9 igo ziren, Gipuzkoan %38,8 eta Bizkaian %2,5

E.P - 2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 12:17etan eguneratua

Un grupo de turistas pasean por una calle del Casco Viejo de Bilbao.

Turistak Bilboko alde zaharran. (Pablo Viñas)

Galería Noticia

Un grupo de turistas pasean por una calle del Casco Viejo de Bilbao.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) apartamentu turistikoetan 8.420 bidaiari sarrera erregistratu ziren aurreko ekainean, joan den urteko hilabete berean baino %13,8 gehiago. Bidaiarien sarrerak %42,9 gehitu ziren Araban eta %38,8 Gipuzkoan, hala ere, %7,2 gutxitu Bizkaian, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Halaber, apartamentu turistikoetan ekainean erregistraturiko ostatu gauak 26.929 izan ziren, iaz baino %22,2 gehiago. Ostatu gauek bilakaera positiboa izan zuten ekainean hiru lurraldeetan: Araban %39,9 igo ziren, Gipuzkoan %38,8 eta Bizkaian %2,5.

Bisitarien batez besteko egonaldia 3,20 egunekoa izan zen ekainean, 2017ko hil beraren gainetik, orduan 2,98 egunekoa izan baitzen. Araban jaitsi egin da batez besteko egonaldia, iaz 5,86 egunekoa izan baitzen, eta aurten 5,74 egunekoa;Bizkaian, iaz 2,51 egun izan ziren eta aurten 2,77, eta, Gipuzkoan, batez besteko egonaldiak mantendu egin ziren iazko ekainekoen aldean: 2,71.

BALANTZEA

Modu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hotel, landetxe eta apartamentu turistikoetan 310.747 sarrera erregistratu ziren ekainean, joan den urtekoan baino %4,8 gehiago.

Bizkaian EAEko sarrera guztien %46,2 bildu ziren, baina sarreren baturak %2,7 bakarrik egin du gora. Gipuzkoan EAEko sarreren %39,6 izan ziren, iaz baino %6,5 gehiago, eta Araban, EAEko sarreren %14,1 bilduta, %7,3 gehitu ziren.

Azkenik, ostatu gauak %7,9 gehitu ziren EAEko establezimendu turistiko hartzaileetan. Herrialdeka, Araban ostatu gauak %10,6 gehitu ziren, Gipuzkoan %8,4 eta Bizkaian %6,5.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120