JAIAK

Karmengo jaiek festa-giroa piztu dute Markina-Xemeinen

Pregoiaren irakurketa eta txupina bihar izango dira 18:15etatik aurrera.Txupina botatzeko ardura Eskolarteko Gurasoen Federazioena izango da.Bertan izango da Alarabi festetako maskota ere

Un reportaje de A. Agirregoikoa - 2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 10:13etan eguneratua

Alarabi jaietako maskota herriko kaleetan zehar ibiliko da.

Alarabi jaietako maskota herriko kaleetan zehar ibiliko da. (Argazkiak. Deia)

Galería Noticia

Alarabi jaietako maskota herriko kaleetan zehar ibiliko da.Karmengo jaiek festa-giroa piztu dute Markina-Xemeinen

URTEAN bi festa ospatzeko zortea dauka Markina- Xemeinek;batetik, Karmengo jaiak, Markinako zaindariari lotuak, eta bestetik, San Migelen omenezkoak, Xemeini dagozkionak. Lehenengoaren atarian, festa giroa Markina osoan hedatu da, eta herritarrak motorrak berotzen hasi dira luxuzko egitarauaz gozatzeko. Inondik ere, kalitate handiko egitaraua. Karmengo jaiak uztailaren 6tik 16ra luzatuko diren arren, jarduera herrikoi, parte-hartzaile eta arrakastatsuenak asteburu honetan bertan egingo dira.

Aurtengo berrikuntza handiena Karmentxu Txiki egunaren data aldaketa izan da. Modu honetan, gazteenentzako prestatutako eguna irailaren 15ean, igandean, egingo da, uztailaren 17an egin beharrean. Hortaz, Karmen egunaren bezpera izango da puzgarriek, tailerrek eta jolasek garrantzia hartuko duten eguna.

Karmengo jaietako ekintzarik sinbolikoenak asteburuan egingo dituzte

Aurreko urteetan bezala, jaiak aurrera ateratzearen ardura Markinako Jai Batzordeak hartu du bere gain. Batzordea herriko hainbat elkarte eta kolektiboko kideek osatzen dute. Jai Batzordeak erabaki du elkarte bakoitzak ekintza bana antolatzea, eta era horretan, egitarau anitza, dibertigarria eta osatua eratu dute.

PREGOIA ETA TXUPINA Aste osoan egindako jarduerek kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izan badute ere, biharko prestatutako ekintzak dira herritarrek hainbeste itxaron dituztenak: pregoiaren irakurketa eta txupina. Aurtengo jaiei Eskolarteko Gurasoen Federazioak emango die hasiera. Jai Batzordetik zehaztu dutenez, keinu hau herrian egindako lan garrantzitsua aitortzeko baliatuko dute.

Alarabi jaietako maskotaren agerpena ere bihar izango da, Xemeinen hasi eta Markinan amaituko den kalejiran. Ibilaldian zehar, Alarabi koadrila ezberdinekin ibiliko da batetik bestera, eta ondoren, Markinako frontoiaren balkoian lotuko dute jaiek iraun bitartean. Jaiei eta Alarabiri agur esateko ordua astelehenean izango da, amabirjinaren egunean. Hileta musikaz eta argi-zuziz lagundurik, belardiraino eramango dute Alarabi, eta bertan, su eman eta hurrengo urtera arte agurtuko dute.

EKINTZA SINBOLIKOAK TMarkinako jaien hasiera ofizialaren ostean, hainbat ekintza sinbolikok emango diete jarraipena herriko festei. Horietako bat da Bizi Kalejira. Urteak daramatzate markinarrek egun hau egiten, herriko txoko ezberdinak lotzen dituen zirkuitu bat egiten, eta urtero, herritarren parte hartzea handia da. Ekintza horretaz gain, Danborrada da gero eta jende gehiago erakartzen duen beste klasikoa. Eta noski, ezin ahaztu koadrilen jaitsiera.

KONTZERTU ITZELAKBeste urte batez, Jai Batzordeak berebiziko garrantzia eman dio musika egitarau indartsua prestatzeari. Zentzu horretan, Azalera, Vendetta eta ZOO taldeen eskutik izango dira musika emanaldiak.

Jai Batzordeko kide Eneko Arratek dioenez arreta handia ematen diote kontzertuen egitarauari: “jaiak antolatzerakoan, berebiziko garrantzia ematen diogu musika emanaldiei. Musikaren munduan izena duten taldeekin batera, tokiko edo inguruetako talderen batek jotzea nahi izaten dugu. Horrela promozioa egiten diegu”.

Aurten, Azalera da tokiko taldea. Musikariak Ondarru eta Bolibarrekoak dira, eta jo eta ke ari dira euskarazko abestiak sortzen.

Bestalde, Markinara ska rock doinuak eramango dituen taldea Vendetta izango da. Puro infierno;Fuimos, somos y seremos;13 balas eta Brother bezalako lanen egileak Markinako eszenatokira igoko dira bihar gauean markinarrak dantzan jartzeko asmotan. Haien azkeneko kontzertuetarikoa izango da biharkoa, izan ere, hamar urteren ostean beraien jendaurreko jardunak uzteko erabakia hartu baitute. Gauari amaiera paregabea emateko erantzukizuna Valentziako ZOO taldearena izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

Más sobre Kostaldea

ir a Kostaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120