uztaileko nominan

Bilbok udal funtzionarioren soldata aplikatzen hasiko den 2018 igoera onartu du

DEIA.EUS - 2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 12:14etan eguneratua

Bilboko Udala

Bilboko Udala (DEIA)

Galería Noticia

Bilboko Udala

Bilboko Udalak beste aurrerapauso bat eman du, maiatzean Estatuko Aurrekontu Orokorren onarpenaz geroztik adostutako lan-baldintzei buruzko akordioa betetzeko asmoz. Uztaileko nominan % 1,5eko igoera aplikatuko da, eta gainerako % 0,25a Estatuko Gobernuak aplikazioa berretsi bezain laster.

BILBAO. Bilboko Udalak argi berdea eman dio Gobernu Batzordearen aste honetako bileran funtzionarien ordainsarien igoera aplikatzen hasteko administrazio-prozedura, joan den maiatzean Udalak eta sindikatuen ordezkariek 2018. eta 2019. urteetarako adostutako akordioaren arabera.

Gogora daitekeenez, akordio horren aplikazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeen onarpenari atxikita zegoen, eta bertan, % 1,75rainoko guztizko igoera aurreikusten zen aurtengo ekitaldirako –% 1,5 gehi % 0,25eko igoera gehigarria BPGd-a % 3,1ekoa edo gehiagokoa izanez gero–, eta % 2,25ekoa 2019rako.


Oraingo honetan, % 1,5eko igoeraren hasierako onarpena egin da, eta uztaileko nominan bertan aplikatuko da, aurtengo urtarrilaz geroko atzeraeraginaz. Lehenengo pauso hau Estatuko Aurrekontu Orokorren joan den asteko onarpenaren ondoren eman da, eta jarraian, gainerako % 0,25a aplikatuko da –aipatutako % 1,75era iristeko–, BPGd-aren igoera aurreikusitako portzentajera iritsi den neurrian, baina aurretik Ministroen Kontseiluak erabaki bidez berretsi beharko du.

Gotzone Sagardui Alkatetza, Giza-Baliabide eta Kontratazioko Zinegotziaren esanetan, “gure helburua, funtzionarioen ordezkariekin adostutako puntuak ahalik eta lasterren betetzea da, 2018ko soldata-igoera aplikatzen duen lehenengo toki administrazioa bihurtuz”.

Ordainsarien igoerarekin batera, joan den astean, Bilboko Udalak toki administrazioko 2018ko lehenengo Lan Eskaintza Publikoa (LEP) onartu zuen, lehenengoa eta handiena, 312 plaza baititu guztira, horietatik 150 Udaltzaingoko lanpostuak betetzera bideratu direlarik.

Honela, udal plantilla apurka-apurka gaztetzen jarraitu nahi da, garai berrien behar eta zerbitzuetara nahiz hiriko errealitate linguistikora egokitutako administrazio moderno eta orekatua lortuz, betiere langileekiko etengabeko elkarrizketan oinarrituta eta kalitateko lan egonkorra sortzeko konpromisoari oratuta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120