ongietorria

Aburtok harrera egin die uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei

Udalak hitzarmenak dauzka Fronte Polisarioak Euskadin daukan Ordezkaritzarekin eta Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteekin

deia - 2018(e)ko uztailaren 10a, asteartea - 16:41etan eguneratua

Aburtok harrera egin die uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei.

Aburtok harrera egin die uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei. (Bilboko udala)

Galería Noticia

Aburtok harrera egin die uda Bilbon ematen ari diren saharar eta Europako ekialdeko umeei.

Gaur goizean, Saharako eta Europa ekialdeko umeen harrera egin da Bilboko Udaletxean, harrerako familiekin baitaude uda igarotzen.

BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Saileko zinegotziak eta beste udaleko beste ordezkari batzuek ongietorria egin diete eta opor alai eta dibertigarriak izatea opa izan diete.

Ekitaldia Arabiar Aretoan egin da eta bertan izan dira Tindoufeko (Aljeria) sahararren errefuxiatuen kanpalekuetatik etorritako 12 umeak eta Ukraina, Errusia eta Bielorrusiako umezurztegietatik eta familia behartsuetatik etorritakoak, harrerako familiekin batera.

Alkateak esker oneko hitzak esan ditu ume horiek Euskadira uda pasatzera etortzea ahalbidetzen duten elkarteentzat (Fronte Polisarioak Euskadin daukan Ordezkaritza eta Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea elkarteak): “egiten duzuen lan handia eskertu nahi dizuet elkarteei, zuen ahalegina eta konpromisoa”, nabarmendu du.

Horrez gain, Aburtok harrerako familien lana gogoratu du: “Ezin ditut ahaztu, noski, familiak, uda guztietan erakusten duzuen eskuzabaltasunagatik eta elkartasunagatik”.

BILBO, KULTUREN ARTEKO URIA, BALIOEN URIA

Bilboko Udalaren konpromisoa da uri kohesionatu, berritzaile eta kulturen arteko baten alde lan egitea, Bilbao Balioen Hiria udal estrategiaren araberako balioak bilatzeko eta ume guztien babeserako eta partaidetzarako.

Udalak hitzarmenak dauzka zenbait erakunderekin beste herrialde batzuetako adingabekoek euren garapena eta hazkuntza hobe ditzaten, erradiazio nuklearra dagoen lekuetan, muturreko klima dagoen lekuetan edo familia desegituratuetan arretarik eta maitasunik gabe bizitzearen ondorioak arintzeko.

Hitzarmen hauen bidez, alde batetik, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin “Oporrak Bakean” programa finantzatzen da. Hori 20 urte arteko saharar adingabekoentzat da. Bestetik, duela 9 urtetik hona Europako ekialdeko umeak ekartzeaz eta familietan hartzeaz arduratzen diren elkarteekin ere hitzarmena sinatu da (Bikarte, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, ACOBI eta Ukrania Gaztea).

Era berean, beste udal erakunde batzuek laguntza ematen dute harrerako umeek uda dibertigarria igaro dezaten eta kirol instalazioak erabiltzea errazten dute: Azkuna Zentroak igerilekura doan sartzeko aukera ematen du eta Bilbao Kirolak erakundeak abonamenduak eskuratzea ahalbidetzen die familiei, kanpoko igerilekuetarako eta kiroldegietarako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120