Zirrikituetatik begira

Egiak

Juanjo Olasagarre - Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Columnista juanjo olasagarre

Galería Noticia

Columnista juanjo olasagarre

zUzenbide estatu batean, egia, egia judiziala da. Hititen estatuan, egia, hititen egia da. Estatu nazian, egia, judutarrengan zegoen. Estatu neoliberal batean, egia, etekina da. Estatu sozialdemokrata batean, egia, ezina da. Estatu kapitalista batean, egia, dirua da. Demokrazia parlamentari batean, egia, parlamentuak dioena da. Autonomiez osaturiko estatu batean, egia, estatuak dioena da. Tortura ikertzen ez duen estatu batean, egia, gezurra da. Nekazal estatua batean, egia, nekazaritza da. Estatu industrial batean, egia, industriagintza. Estatu kontsumista batean, egia, desiraren betezintasuna da. Estatu kontsumista batean, egia, zaborra da. Zuzenbide estatu batean, egia, botere legegilearena da. Terrorismoa disidentzia isilarazteko erabiltzen duen estatu batean, egia, terrorismoa da. Zuzenbide estatu batean, egia, egia judiziala da. Terrorismoa disidentzia isilarazteko erabiltzen den estatu batean, egia, disidentzia beharko luke. Estatu literario batean, egia, fikzioa da. Estatu errealista batean, egia, egiantzekotasuna da.

Estatu judizial batean, egia, tribunaletan eraikitzen da. Egiazko estatu batean, egia, gezurra da. Egiazko estatu batean, egia, eraikia da. Osotasuna helburu duen estatu batean, egia, zatikakoa da. Ontologian oinarrituriko estatu batean, egia, adosturiko egia da. Egia betebeharra den estatu batean, egia, telebistan agertzen dena da. Auzitegi Nazionala arau den estatu batean, egia, egia nazionala da. Estatu kristau batean, egia, egia errebelatua da. Estatu laiko batean, egia, oraindik ere errebelaturiko egia da. Zuzenbide estatu batean, egia, egia judiziala bada, epailea egia eraikitzeko gauza da. Epailera egia eraikitzeko gauza bada, edozein izan daiteke egia eraikitzeko gauza. Egia gauza eraikia baldin bada, zuzenbide estatua eraikia da. Beraz, zuzenbide estatuan, egia bat baino gehiago dabiltza dantzan. Eta, hala ere, egia, egia judiziala baldin bada eta epailea Grande-Marlaska baldin bada, egia, epaile horrek dioena da. Hemen ez zen inoiz torturatu. Zuzenbide estatuan egia, egia judiziala delako. Egia, egia bada, Grande-Marlaska izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120