42. edizioa

Billy Hart eta Joshua Redman izango dira gaurko protagonistak Getxoko Jazzaldian

Bestalde, Talde Lehiaketako saioan, Bilderband talde alemana arituko da, Biotz Alai Abesbatza plazan, 21.00etan

EP - 2018(e)ko uztailaren 6a, ostirala - 11:19etan eguneratua

El veterano batería Billy Hart actuará el viernes 6 de julio en el festival. Foto: A. C. G.

Billy Hart. (Foto: A. C. G.)

Galería Noticia

El veterano batería Billy Hart actuará el viernes 6 de julio en el festival. Foto: A. C. G.

Billy Hart bateria jotzailearen eta Dean Brown saxofoi jotzailearen laukotearen kontzertua izango da Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiko saio nagusia ostiral honetan, uztailaren 6an, Biotz Alai Abesbatza plazan, 22.00etan, Getxoko Kultur Etxeak iragarri duenez.

BILBO. Billy Hart (1940, Washington D.C., AEB) jazz eszenako bateria jotzaile ezagunenetarikoa da. Shirley Horn abeslariarekin, Jimmy Smithekin organistarekin eta Wes Montgomery gitarristarekin abiatu zen musika profesionalean. 1970ean New Yorkera joan zen abangoardiako musikariekin batera jotzeko eta grabatzeko, besteak beste, Miles Davis, Joe Zawinul, Wayne Shorter, McCoy Tyner, Pharoah Sanders eta Herbie Hancock-ekin.

Hamarkada berean Stan Getz-en taldean sartu zen eta jazz munduko bateria jotzailerik onenetakoa bilakatu zen. Harrezkero, bere ibilbidea gailurrean mantendu da beti, bere taldeen gidari gisa edo izar handien kolaboratzaile gisa. Getxon, laukotean arituko da, Ethan Iverson (pianoa), Ben Street (kontrabaxua) eta Joshua Redman-ekin (saxofoia).

Ildo horretan, Joshua Redman (Berkeley, 1969) izango da laukoteko artista gonbidatua. Dewey Redman saxo tenore bikainaren semea da. 20 urterekin hasi zuen musika ibilbidea, eta 1991n Thelonious Monk jazz munduko sona handiko txapelketa irabazi zuen. Sari honek bere debut diskografikoa erraztu zion: "Joshua Redman".

Bigarren lana 1993an atera zuen: "Wish". Pat Metheny, Charlie Haden eta Billy Higgins luxuzko kolaborazioak izan zituen. Aitaren jazz tradizioa errespetatu zuen disko horretan, abilezia tekniko handia eta inprobisatzeko inteligentzia erakutsita. Gerora atera dituen lanetan, besteak beste, "Spirit of The Moment" diskoan, sormen baliabide bikainak eta musika libre eta modernoa lortzeko gaitasuna erakutsi ditu, saxo tenorraren aurrekarien jazz tradizio garbiarekin batera.

BESTE SAIOAK

Bestalde, ostiralean, Talde Lehiaketako saioan, Bilderband talde alemana arituko da, Biotz Alai Abesbatza plazan, 21.00etan. Mannheineko Goi Mailako Kontserbatorioan ibilitako bost ikaslek osatzen dute taldea, eta beren konposizioak interpretatuko dituzte.

Gainera, Higugarren Milurtekoa atalean Trizak euskal taldeak joko du. "Trizak" lehen diskoan musika bidaia proposatzen diete jazz zaleei, abesti originalak eta beste egileen kantuen moldaketekin. Azkenik, Algortako The Piper's Irish Pub tabernan jam saioa izango da 00.00etan, Cuarteto y Taca taldearekin.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120