arratsaldeko 19:00etatik aurrera

Bilboko udal musika bandak Latinoamerika omenduko du ostiralean

Kontzertua Areatzako kioskoan egingo da eta Iñaki Urkizuk zuzenduko du

DEIA - 2018(e)ko ekainaren 14a, osteguna - 10:26etan eguneratua

Bilboko udal musika bandak Latinoamerika omenduko du ostiralean.

Bilboko udal musika bandak Latinoamerika omenduko du ostiralean.

Galería Noticia

Bilboko udal musika bandak Latinoamerika omenduko du ostiralean.

Bilboko udal musika Banda udaberriko lehen denboraldi honetako azken txanpara hurbiltzen ari da. Beste egun batez, banda osatzen duten 45 musikarik baino gehiagok Areatzako Pasealeku enblematikoa musikaz beteko dute.

BILBO. Ostiralean, ekainak 15, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Kioskora hurbilduko diren bilbotar eta bisitari guztiek “Latinoamerikatik” izeneko udaberriko denboraldiko bosgarren musika saioaz gozatu ahal izango dute. Kontzertua Bilboko bandako zuzendariordea den Iñaki Urkizuk zuzenduko du.

Okasiorako aukeratutako egitaraua, Latinoamerikan jatorri duten zazpi lan interesgarriek osatzen dute. Emanaldia Alfred Reeden “El camino real” lanarekin hasiko da eta Antônio Carlos Gomesen “Il Guarany” obertura, Arturo Márquezen “Conga del fuego nuevo”, Joan Alborch Miñanaren moldaketekin “Tango Gardel” eta A. Carlos Jobimen “Garota de Ipanema” obrekin jarraituko da. Azkenik Astor Piazzollaren “Libertango” eta Kees Vlak-ek moldatutako Arie Malandoren “Cordilleras de los Andes” entzungo da.

Musika aurkikuntzen eta estreinaldien aparteko denboraldi honen amaiera gisa, eta ostiraleko kontzertuaren ondoren, Bilboko udal musika Bandak udaberriko denboraldiko azkenengo kontzertua eskainiko du, “Arratsaldea operan” izenekoa, Areatzako Kioskoan datorren asteko ostiralean, ekainaren 22an. Emanaldi honetan, Bandak José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean jardungo du. Musikariek operan zehar ibilbide bat eskainiko dute. Autore oso ezagunen obrak entzuteko aukera aparta izango da. Beste batzuen artean, honakoak interpretatuko dira: Richard Wagneren “Rienzi”, Giuseppe Verdiren “I Vespri Siciliani”, Jacques Offenbachen “Orphée aux enfers”, Giacomo Pucciniren “La tregenda de Le Villi” eta “Corazzata Sicilia”, José Mª Usandizagaren “Mendi mendiyan” eta Dimitri Shostakovichen “Katerina Izmáilova”.

Zuzendaria: Iñaki Urkizu

Beasaingo Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin. Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita Arrasate Musicalen ere. Instrumentista moduan Euskal Herriko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Arrasate Musical Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big-Band;azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen. Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan. Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan. Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen hiru zenbakiak argitaratuta daude: Jaialdia, Dantzaldia eta Betikoskorri. Azken lan hori izenak, adierazten duenez, Oskorri folk-talde ezagunaren omenez egina.

Ertzaintzako musika Bandako zuzendaria izan zen 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen. 2006an Bilboko udal musika Bandaren zuzendariordearen postua jaso zuen. 800 kontzertutik gora zuzendu ditu eta bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José M ª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Banda biekin zenbait CD grabatu ditu. Errepertoriorako egindako ekarpena ere handia da, egungo gai askoren hainbat bertsio eta moldaketa eginda, bandarentzat egokituta eta ezaugarri pedagogikoetara moldatuta.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120