Erein eta Devenir argitaletxeen bitartez

Blas de Otero Poesia lehiaketan saritutako lanak bi liburutan jaso dira

Rafa Ugalde “Hondar aleak”, euskarazko modalitateko 2017ko Blas de Otero Saria eta gaztelaniako modalitateko saria jaso zuen Raquel Ramírez “La arquitectura de las colmenas”dira

deia - 2018(e)ko ekainaren 13a, asteazkena - 11:40etan eguneratua

Blas de Otero Poesia lehiaketaren saritutako lanak bi liburutan jasotzen dira.

Blas de Otero Poesia lehiaketaren saritutako lanak bi liburutan jasotzen dira.

Galería Noticia

Blas de Otero Poesia lehiaketaren saritutako lanak bi liburutan jasotzen dira.

Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeen bitartez, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Lehiaketako 2017ko edizioan saritutako poesia liburuak argitaratu berri ditu. Rafa Ugalde zornotzarraren “Hondar aleak” (Erein arg.), eta Raquel Ramírez de Arellano egile madrildarraren “La arquitectura de las colmenas” (Devenir arg.) lanak dira. Bi liburukiak salgai eta Bilboko Udal Liburutegi Sarean maileguan eskuragarri daude.

BILBO. 2002an Gabriel Aresti ipuin lehiaketa irabazi zuen Rafa Ugalde Iragorri Zornotzako idazlearen “Hondar aleak” poema liburuari dagokionez, epaimahaiak azpimarratu zuen poema liburuan argi eta garbi agertzen dela poetaren desio pertsonala, egunerokotasuna eta galdu dena, dagoeneko ez dauden pertsonak, adiskideak edo haurtzaroa, erabateko zehaztasunez marraztuz. Horrez gain, baliabide poetikoen eta hizkuntzaren aberastasuna ere baloratu zituen.

Biologian lizentziatutako Rafa Ugalde euskara irakaslea ere bada, eta sei liburu inguru ditu argitaratuta. Azkenengoa “Baltzolako Ipuinak” da (Ibaizabal argitaletxea), hamabost kontakizunen bilduma, poesiaz eta gozotasunez idatzitako ipuinak, Baltzola eta Axlor inguruak ikertu dituzten eta aztertzen jarraitzen dituztenei eskainitako omenaldia.

Gaztelaniazko sari nagusia lortu zuen Raquel Ramírez de Arellanoren “La arquitectura de las colmenas” poema liburuari dagokionez, epaimahaiaren iritziz, liburua “egundokoa da, Pablo Nerudak lan azpimarragarriei ematen zien esanahian”, hau da, egundokoa tamainarengatik, egundokoa ahots aberastasunarengatik eta egundokoa hitzen basoaren gainetik hegaz egiten duten irudien ugaritasunarengatik. Horrela, oso landutako liburua dela nabarmendu zuen, hitz bakoitzak irudi poetikoari laguntzen dio, eta metafora bertsotik bertsora mugitzen da, arintasunez salto eginez.

Unibertsitate Konplutensean Filologia Hispaniarrean lizentziatutako Raquel Ramírez de Arellano Gaztelania eta Literatura irakasle gisa ari da lanean 2000. urtetik Bigarren Hezkuntzan. 2014an argitaratu zuen bere lehenengo poema liburua, “Riego automático”, Ártese quien pueda argitaletxean.

Blas de Otero Poesia Lehiaketa urtero deitzen du Bilboko Udaleko Kultura Sailak. Lehiaketaren helburua literatura jarduera eta talentu berrien agerpena sustatzea da, Blas de Otero poeta bilbotarraren memoria eta lana bizirik iraunarazteaz gain.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120