Zirrikituetatik begira

Tretatxu

Josu Torre - Martes, 12 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

AITITEK ipuin edo pasadizoren bat kontatzen zidanean bezala, zurbil, begiak danginoan zabalik, adi eta zurt egon nintzen Tretatxu nor edo nortsu jakin nuenetik aurrera. Lapurra zela pentsatze hutsak, legez landako gizakia, alegia, atzera eragin behar ninduen. Areago bide lapurra, indarrez biolentziaz zebilen bandoleroa zela jakitea, latzago oraindik. Pentsatzen hasi behar, zeren bat batean eta edonoiz entzun ditugun kontuak: “Patakon, Aberatsei kendu eta pobreei emon” edo an-tzekoak, bide lapur horiek gaizkile ez ezik herritarren heroi bihurtzen ziren neurri handi batean. Izan ere ezohiko pertsonaiak ziren, eta ez apaletik, arruntetik gorakoak baizik. Neurriz landako zuhurrak eta abilak. Garai hartan, jardun hori endemikoa zela aitortu zigun hizlariak. 18. mendeko bigarren erdiaz ari zen Hektor Ortega (Bilbao, 1966). Zer edo zer jakingo du idazle eta kazetari honek bi hamarkadatik gora eraman duelako, Bilbon bezala, Tolosan edoValladolid-en milaka paper artean, Larrauriko Landa baserriko etxejaun izan arren, biderik bide, bere eta enparau batzuen bizi bidea legez kanpo kudeatu zuen gizonaren istorioak bila-tzen.

Altubeko mendatean zamazain batzuei aldeko denak kentzea izan ba zen haien lehen fetxoria, taldea sendotu eta handituz Hernaniko herria menperatzera iritsi ziren halako batean. Bi urte txiki besterik etzen aritu baina zinez askorentzako eredugarri egingo zen, kasurako, Lemoizko abade-tzean dirutza handi bat jaso ondoren, lagun kutun batekin Gipuzkoan dama eder bana eskuratu eta herrialde honetako bentarik benta hilabete batzuk goza-tzen ibili ziran, haiek eta, delitu honegaitik -andre ezkonduekin ibiltzea alegia- Azkoitian atxilo hartu, handik Bilbora eta gero Valldolid-eko kartzelara. Data ez datu zehatzik ez dagoen arren, handik urte gutxira bertan zendu zen, berez edo erailez ez dakiten arren. Istorio batzuek kontatzeko tentazioa izan dudan arren, hor uzten dut, sekretu argitzeko bide erraza delako, liburua erosi eta hartan murgiltzea.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120