Zirrikituetatik begira

Hamaika emakume

Ana Urkiza - Lunes, 11 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Oraingoan, “hamaika”-ren adiera zenbakarria da. Sanchez-en gobernu berriko 17 zorrotik 11 emakumezkoen eskuetan jarri dira. Gehiegi harritu omen gaitu albisteak. Harridura zeinuak jartzeko irizpideak, ostera, subjektiboak izatera heldu daitezkeela esatera ausartu zen behin RAEko aulkidun bat. Gehiegi harritu gaituela?

Asteon, berton, Deustuko unibertsitateko komunikazio graduko lan baterako iritzia ematean galdetzen zidaten, oraindik, medioetan zergatik emakumeak ez diren ikusgarri. Zergatik emakumezko mediku, zientzialari, matematikari, aholkulari, legelari, eta abarren ahotsak ez diren lehen orriko.

Eta ohiko erantzunak eman nituen: “plaza-gizona” kontzeptuaren baliokiderik ez daukagula emakumezkoentzako, esan nahi baita, plazara atera eta bere jarduna gizonak egiten duen naturaltasunez eta bere azaltzeko moduarekin ulertzeko eta goi-buruetara eramatekorik. Zeren eta egon badira beren ahots propioa duten emakumeak, eta areago izango dira etorkizun oso hurbilean. Baina bat egin behar dute baita emakume horien jarduna eta ahotsa plazan (beste plaza batzuetan, apika) entzungo dituzten gizonezko edota erabaki hartzaileek batetik, eta bestetik, plaza ezberdinetan (edo beste espazio berri batzuetan) beren ahotsa errekonozituko duten emakumeek euren burua eroso aurkitzearekin.

Komunikazioan graduatuko diren ikasleei, emakumeei ikusgarriak izan daitezen, galderak ere beste era batera egin behar zaizkiela agertu nien. Beharbada, politikari emakumezkoei ez zaie gizonezkoei eskatu zaiena eskatu behar;gainontzeko politikariekin negoziatzeko arrazoibide berak erabiltzea eskertu behar;ezagunak zaizkigun legeak irakurtzen zorrotzenak izatea baloratu behar;beharbada, ez zaie plaza berean joko bera egitea eskatu behar.

Bada garaia, agora ezberdinetan ahots berrien oihartzuna aditzen hastekoa.

etiquetas: ana urkiza

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120