Zirrikituetatik begira

Euskaraldia

Josu Torre - Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:00h

HAMAIKAberbeak ba du zer esanik gure artean, 11 zenbaki edota kopurutik hainbat harago, mugagabetasunaz gain gorantzako joera edo ildoa adierazten duelako aipatzen den gehienetan. Hamaika -ez 11- asko edo ugariak ordezkatzako. Atsotitzen zerrendan gutxi batzuetean soilik agertzen den arren, majinabat aldiz entzun eta esan dugu “hamaika ikustekoak -edo ikusitakoak edo egindakoak eta egitekoak- jaioak gara,“ beti ugaritasun mugagabea adieraziz eta uste dut positiboki, zentzu baikoerrean gehienetan.

Hamaika hitza hartu da bide eta oraleku, duela hilabete batzuk abian jarri eta bere lehen etapa aurtengo azaroaren 23.etik abenduaren 3.rarte -oraingoan 11 egun, kopuru zehatzean- EH osoan, euskara hutsean egiteko jarri dugun erronka. Data hori urruti, hasago dagoela dirudi, horrelako ekimenak, sinetsiz gero, esan eta berehala egitekoak direla ematen duelako. Ekimenean barneratu geranok ez dugu hain erraz edo zabal ikusten eta dagoeneko hasiak gara, egun horiek datozenerako, aho eta belarriak gertatzen, ametsa egia bihurtuz EH denean, etxe eta kanpo euskara, euskara bakarrik berba egin eta en-tzuteko prest egon gaitezen. Ametsean murgilduz, egun horietan milaka eta milaka aho bizirik jardun daitezen, milaka eta milaka belarri aho horiek entzuteko prest izango diren neurri berean. Hortik, kanpainaren lanik behinena, ordurako ahobiziak eta belarriprestak gertatzea. Esangabe doa, lerrotxo hauen irakurleok zuzenean gonbidatuak zaudetela ekimen horretan esku hartzen.

Hamaika dira, zinez, jadanik jardunean dauden era guztietako erakunde, berenbere horretarako sortutako talde, alderdi politiko, sindikatu eta abar luze bat. Nabarmenena, EH zabaleko udal gehien gehienen esku hartzea, ekimen konkretu baterako sekula izan den maioria nabarmenena osatuz. Herriz herri eta hirietan auzoz auzo antolatuz eta elkar koordinatuz, udaberriko kanpaina bat egin ondoren, irailetaik aurrera berrekingo zaiona, ahobizi-ak eta belarriprest-ak 11 kopurutik hamaika mugagabera eramaten.

etiquetas: josu torre

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120