10:00etatik 15:00etara

Bilboko Berreginen Museoak Art Market ekimena antolatuko du maiatzaren 12an

Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, eta izen-emateko epea 2018ko apirilaren 20tik maiatzaren 8ra doa

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 30a, astelehena - 10:31etan eguneratua

Nuevas actuaciones del Ayuntamiento en Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala

Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala (DEIA)

Galería Noticia

Nuevas actuaciones del Ayuntamiento en Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala

Bilboko Berreginen Museoak ART MARKET ekimena antolatu du maiatzaren 12rako, 10:00etatik 15:00etara. Parte hartu nahi duten artista guztien lanak eta esfortzua sustatu nahi ditu kultur ekitaldi honek. Jarduerak bigarren eskuko azokarekin bat egingo du;azken hori San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango da, eta musika eta artea egongo dira ikusgai bertan.

BILBO. Bilboko Artelan Berreginen Museoak ART MARKET antolatuko du maiatzaren 12an, 10:00etatik 15:00etara, eta, bertan, horretarako aukera izango duzu.

Bizkaiko erakundea artista bila dabil, euren lanak Museoaren barruan ikusgai jarri eta saldu ditzaten egun batez. Kultur ekitaldi horrekin, artearen alde lan egiten duten pertsona horien guztien lana eta esfortzua sustatu nahi ditu Museoak.

Gainera, jarduerak bat egingo du San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango den bigarren eskuko azokarekin. Ekitaldian askotariko musika- eta arte-emanaldiak eskainiko dira.

Berreginen Museoaren asmoa da artea sortzen diharduten pertsonek aukera izan dezaten erakundearen artista gonbidatuak izateko egun batez.

Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, eta izen-ematea 2018ko apirilaren 20tik maiatzaren 8ra egin ahal izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da dosier labur bat bidaltzea, standean ikusgai jarriko diren obren 3 adibiderekin, baita CVa ere (pdf formatuan), saioa.barrenetxea@bilbokoberreginenmuseoa.eus helbidera.

 Lanak ikusgai jartzeko erabiliko diren standak doakoak dira erabat.Hautatuen zerrenda posta elektroniko bidez jakinaraziko da maiatzaren 8an.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120