27.edizioa

Gaztea Maketa Lehiaketaren final handia Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da gaur

Bost talde finalistek zuzenean joko dute 22:00etatik aurrera

2018(e)ko apirilaren 27a, ostirala - 12:27etan eguneratua

2017ko Gaztea Maketa Lehiaketako saridunak

2017ko Gaztea Maketa Lehiaketako saridunak (ETB)

Galería Noticia

2017ko Gaztea Maketa Lehiaketako saridunak

BILBO. Gaztea Maketa Lehiaketaren 27. edizioko finala jokatuko da ostiral honetan Bilboko Kafe Antzokian, Hakima Flissi, Nerabe, Aizkorak Zorroztu, Silence eta Pho-Bo taldeen artean. Bost talde finalistek zuzenean joko dute jarraitzaileen zein epaimahaikideen aurrean 22:00etatik aurrera. Bertan gertatzen den guztia streaming bidez ikusi ahal izango da Gaztearen webgunean.

Bozketa fasean Silence eta Pho-Bo taldeak izan dira lehen eta bigarren sailkatuak, hurrenez hurren. Bestalde, Hakima Flissi, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu dira epaimahaikideen babesik handiena lortu dutenak.

Silence talde gipuzkoarrak urtebete eman du entsegu lokalean maketa grabatzen, eta badirudi denbora horretan egindako lanak fruitua eman diola. Izan ere, Azpeitia eta Azkoitia artean sortutako pop rock talde gazteak GazteBizHitza saria eskuratu du aurtengo Maketa Lehiaketan entzuleen botoei esker. 1.379 boto erdietsi zituen taldeak, Pho-Bo bigarren sailkatuak baino 266 gehiago.

Aipatutakoa da, hain zuzen, finalean bere kantuak defendatuko dituen bigarren sailkatua. Esperientzia eta gaztetasuna dira Pho-Bo goierritarren bi osagarri nagusiak. Bi urteko ibilbide laburra badute ere, indie-rock doinuak lantzeko gaitasun aparta dute, erritmo eta melodia alternatiboak agerian utzita eta zeresan handia ematen duten letrekin biribilduta.

Urtarrilean jarri zen abian aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketa, lehiaketara kantuak bidaltzeko epea zabaltzearekin batera. Laurogei bat talde aurkeztu ziren eta horien artetik hogei inguru pasatu ziren bozketa fasera epaimahaiaren erabakiz.

Sariak

Ohi bezala, sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasotzen duen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du. Entzuleen babesik handiena jaso duenak, Silence taldeak, 2.500 euro eraman ditu (GazteBizHitza saria).

Horiez gain, beste sari bat egongo da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120