orain Bizkaiko 35 entitate daude

Juan Mari Aburto alkateak "denBBora sarearen V. jaurnaldia" inauguratu du

Entitateen kudeaketa egiteko orduan erantzukizun partekatuaren eta berdintasunaren aldeko apustua egiteko xedez

deia.eus - Viernes, 27 de Abril de 2018 - Actualizado a las 12:23h

Juan Mari Aburto alkateak "denBBora sarearen V. jaurnaldia"inauguratu du

Juan Mari Aburto alkateak "denBBora sarearen V. jaurnaldia"inauguratu du

Galería Noticia

Juan Mari Aburto alkateak "denBBora sarearen V. jaurnaldia"inauguratu du


SARE honen helburua denbora kudeatzeko kultura berria sortzea da, pertsonen bizimoduaren kalitatea hobea izateko. Horretarako, besteak beste, denboraren eta enpresen kudeaketa, berdintasunaren balioak, emakumeentzako kristalezko sabaiaren haustura, enpresen berrikuntzen balioak eta bizitza bateratzeko balioak ikertzen dituzte. denBBora SAREAn orain Bizkaiko 35 entitate daude. Enpresetan denboren erabileraren arloan estrategia berritzaileak ezarri beharrarekin eta horren errentagarritasunarekin konprometituta daude horiek guztiak.

BILBO. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok gaur goizean inauguratu du, UPV-EHUren Bizkaia Aretoan, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duten denBBora Sarearen jardunaldia. Aurtengoa V. jardunaldia da. Saioan, besteak beste, Teresa Laespada, Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko foru diputatua, eta Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasuneko zinegotzia egon dira. Alkatearen hitzetan denBBora Sareak eta urtero egiten diren jardunaldi hauek Bilbo eta Bizkaia berdintasun-arloko erreferentea izaten laguntzen dute.

“Enpresa eta balioak: gizarte berria?” izenburupean, parte-hartzaileek, Bizkaiko zenbait entitate publiko eta pribatutako ordezkariak direnek, aukera izan dute denboren kudeaketa hobetzea susta dezaten gizarte-eredu berriak sustatu beharraz hausnarketa egiteko;hain zuzen, partekatutako erantzukizunaren, genero-ekitatearen eta bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzearen arloan aurrera egiteko. Alkatearen hitzetan erakunde publikoek lidergoa izan behar dute aldaketari begira eta bultzatu behar dituzte ekimen hauek, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea, partekatutako erantzukizuna eta genero-ekitatea sustatzeko. Alde pribatutik ere aldaketa honetan lanean jarraitu behar dute eta euren egin, gizartearen behar berriei eta erronkei erantzun ahal izateko.

Alkateak adore eman die bertan egon diren entitateei denboren erabileraren kudeaketan urratsak ematen jarraitzeko, pertsonen denboraren eskubidea herritarren eskubide gisa defendatuz. Eskubide hori benetakoa izan dadin, gizartearen antolaketan aldaketak egin behar dira, gure eguneroko bizimoduaren denboraren kudeaketan ditugun beharrei erantzuteko eta bizimoduaren kalitateari begirako proposamenen ekarpenak egiteko. Juan Mari Aburtok esan duenez praktika hori geure egin behar dugu eta enpresen kulturaren, eta oro har, gizarte guztiaren zati egin.

Amaitzeko Juan Mari Aburtok entitateetan ere balioak sustatzeak duen garrantzia gogorarazi du. Hona hemen bere hitzak: “Berdintasunaren neurrien alde egiten badugu, justizia sozialarekin konprometituta gaude. Horrela, talentua gurekin geratuko da, ekoizpena handituko dugu, eta kontziliazioa edo partetatutako erantzukizuna ere handiagoak izango dira. Berdintasun-politikek, laneko giro berdintasunezkoagoa eta solidarioagoa lortzea ahalbidetzen dute eta, onena, langileen gogobetetasuna, konpromisoa eta motibazio handiagoa lortzen laguntzen dute. Horrela, BALIOAK integratzen ditugu enpresetan: errespetua, adiskidantza, elkartasuna, ahalegina, taldeko lana…”

DENBBORA SAREA

Jardunaldia DenBBora SAREAk garatzen dituen hizketaldi-foroen, lan-jardunaldien eta topaketen barruan dago. Gaurko saioan, besteak beste, gai hauek landu dituzte: gizarte-balioak enpresen kudeaketa egiteko funtsezko elementu gisa;eta enpresa-proiektuetan kontziliazioak duen garrantzia. Jardunaldia amaitzeko, SAREA osatzen duten enpresek pertsonen bizimoduaren kalitatea hobetzen duen denboren kudeaketa egokiak dakartzan onurak eta inpaktu positiboa azaldu dituzte.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta sortu zen 2014an denBBora SAREA, elkarlan publiko-pribaturako gune bat sortzeko, gizarte eta lan-munduko harremanetan kultura berria diseinatzeko eta sustatzeko, hain zuzen, kontziliazioaren, erantzukidetasunaren eta genero-ekitatearen alde egiteko, berrikuntzarekin eta enpresen lehiakortasunarekin bateragarriak izanik. Horiek horrela, sare hau erakunde bien konpromiso argia da, lurraldean zuzentasuna eta berdintasuna handiagoak izateko.

Orain SAREA 35 entitatek osatzen dute;eta euren enpresen estrategiaren zati modura denboren kudeaketa edukitzearekin konprometituta daude. SAREAK ahalbidetzen du gizarte-aldaketez, beharrizan berriez eta pertsonen denbora antolatzearen inguruan etengabe sortzen diren ekimenez hausnarketa egitea, horien behaketa eta analisiak egin ondoren.

DENBOREN KUDEAKETAN BERRIKUNTZAK EGITEKO ARRAZOIAK

denBBora SAREAk zenbait arrazoi plazaratu ditu, entitateen denboren erabileretan berrikuntzak egiteko estrategiak abian jarri eta horiei etekina atera beharraren oinarriak direnak:

  • Familia-inguruaren erantzukizuna emakumeek soilik izatea ekarri duen gizarte eta familia-ereduarekin apurtu beharra dago
  • Enpleguak eta familia zaintzeak osatutako dikotomia tartean eta horren ondorioz emakumeen bizimoduan sortzen diren etengabeko gatazken ondorioi aurre egin behar diogu
  • Lana, familia eta bizimodu pertsonala bateragarriak izatea sozietatearen erantzukizun korporatiboaren zati da
  • Langileek entitatearen “kapitalaren” parte direla sentitu beharra. Plantillan gogobetetasuna sustatu behar da
  • Gaur egun lan-merkatuan sartzeko eta horretan segitzeko egoera kaskarragoan dauden emakumeen presentzia handiagoa sustatu beharra dago
  • Kalitateari buruzko arautegiek gaur egun gai hau ere kontuan hartzen dute
  • Entitateek indarrean dauden legeak betetzeko eta beste entitate, administrazio eta bezeroekiko harremanetarako onuragarria izan daitekeelako estrategia hauek

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120