ostiralean hasiko da

"Poltsiko musika" egitasmoaren beste edizio bat jasoko du Bertendona institutuak

Ekimena Four Friends taldearen emanaldiarekin hasiko da, arratsaldeko 19:30tan 

deia.eus - 2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 10:32etan eguneratua

Bertendona institutuak "Poltsiko musika"egitasmoaren beste edizio bat jasoko du.

Bertendona institutuak "Poltsiko musika"egitasmoaren beste edizio bat jasoko du.

Galería Noticia

Bertendona institutuak "Poltsiko musika"egitasmoaren beste edizio bat jasoko du.

Ostiral honetan, apirilaren 13an, emango dio hasiera Bilboko Udalak “Poltsiko musika” programaren XIV. edizioari. Ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez. Aurtengo edizioan, “Poltsiko musika” programa Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretora aldatuko da, Abando – Barrainkuako Udaltegia obratan dagoelako.

BILBO. Datorren apirilaren 27ra arte, Bilboko Udalaren egitarauak oso estilo anitzetako bost emanaldi eskainiko ditu, jazzetik indie-popera, bluesetik edo folk musikatik igaroz. Kontzertuek sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte, eta apirileko hiru ostiraletan (13, 20 eta 27) eta bi asteartetan (17 eta 24) izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

“Poltsiko musika” egitarauak ostiral honetan, apirilaren 13an zabalduko du kontzertu programa Eider Saratsagak (ahotsa), Eneka Albizuk (gitarra), Iñaki Iraetak (gitarra), Fernando Iraetak (baxua) eta Jorge Gómez Abrisketak (bateria) osatzen duten Bilboko Four Friends taldearen kontzertuarekin. Bost albumek eta agertokietan eman dituzten hiru hamarkadek abalatzen dute, bere lanak –euskaraz– eta jazz, swing eta soul estiloetako estandarrak interpretatzen dituen taldea. Blues eta jazz jaialdi garrantzitsuetan hartu dute parte, eta emanaldi asko eskaini dituzte kontzertu aretoetan.

Apirilaren 17an Harry Bird kantautore, konposatzaile eta zirkuko musikariaren txanda izango da. Cambridgen jaio eta Amanen, Kairon eta Edinburgon hazi zen artista Bilbon bizi da 2003tik. Rubber Wellies folk taldearen liderra, ehunka kontzertu eskaini ditu, bakarka eta berarekin aritu diren artistekin batera. Bere abestiz osatutako hiru disko ditu, eta hiru zirku ikuskizunerako soinu bandak idatzi ditu. Bere abestiek interkulturaltasunaren eta mestizaiaren aldeko apustua egiten dute, hainbat folk estilo hartuz, ingelesez, gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez edo euskaraz abestuz.

Hirugarren kontzertua, apirilaren 20an, José Luis Canal Tríok eskainiko du. Bertako jazz taldea José Luis Canalek berak (hammond organoa), Blas Fernándezek (bateria) eta Ángel Unzuk (gitarra) osatzen dute, jazz panoraman ibilbide luzea eta sendoa duten hiru musikarik. Jazzaren estandar klasikoetatik, John Scofield edo Bob Berg egungo egileen lanetara doan errepertorioa eskainiko dute.

Poltsiko musikak”, “Home” bere azken lana aurkeztuko duen Amaia Miranda bilbotarraren kontzertua eskainiko du apirilaren 24an. Indie-pop intimo egitasmoak, bi hirien artean bizitzearen sentsazioari buruz hitz egiten du, eta jazzetik, souletik eta musika elektronikotik datozen soinuak bateratzen ditu. "Home" gitarra-jole, abeslari eta konposatzaile gisa kaleratu duen lehenengo diskoa da, eta Jan Vallsekin batera ekoiztu du.

Zikloa apirilaren 27an itxiko da Joseba Gotzon artistarekin. Bere ibilbidean 16 album dituen artistak, formatu digitalean argitaratu den “Desiraren Kaia” azken diskoa aurkeztuko du formatu intimoan eta akustikoan. Lan horrek pop-rock kantak biltzen ditu, eta bertan gitarrak, aldatuz doazen erritmoak eta bere letratan beti ageri diren erromantizismoaren eta sozialaren artean dauden testuak dira nagusi. Bilbotik igaro ondoren, Kubako, Mexikoko, Txileko edo Argentinako agertokietara eramango duen nazioarteko birarekin jarraituko du.

POLTSIKO MUSIKA” EGITARAUA

APIRILAK 13. 19:30ean

Four Friends

Eider Saratsaga: ahotsa, perkusioa
Eneka Albizu: gitarra
Iñaki Iraeta: gitarra
Fernando Iraeta: baxua
Jorge Gómez Abrisketa: bateria

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 17. 19:30ean

Harry Bird

Harry Bird: gitarra, ahotsa

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 20. 19:30ean

José Luis Canal Trío

José Luis Canal: Hammond organoa
Blas Fernández: bateria
Ángel Unzu: gitarra

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 24. 19:30ean

Amaia Miranda “Home”

Amaia Miranda: gitarra, ahotsa
Jan Valls: sintetizagailuak eta elektronikoa.

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

APIRILAK 25. 19:30ean

Joseba Gotzon “Desiraren kaia”

Joseba Gotzon: gitarra, ahotsa
Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)
Sarrera doan

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120