EKAINAREN 30ERA ARTE

Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien I. Saria antolatu dute

Irabazleak 3.000 euroko bidaia-poltsa bat jasoko du

Deia - 2018(e)ko apirilaren 6a, ostirala - 12:06etan eguneratua

Era guztietako erakundeek parte har dezakete

Era guztietako erakundeek parte har dezakete (http://www.euskadilagunkoia.net/eu/jardunbide-egokiak/jardunbide-arloka/areas)

Galería Noticia

Era guztietako erakundeek parte har dezakete

Zahartuz doazen pertsonentzat bizitzeko ingurune errazak sortzen laguntzen duten lagunkoitasuneko jardunbide berritzaile eta eraginkorrak ezagutarazteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadi Lagunkoia proiektua eta Matia Institutuak Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien I. Saria antolatu dute.


BILBO. Antolatzaileek azaldu dutenez, era guztietako erakundeek parte har dezakete, publikoek, pribatuek edo sozialek, baldin eta beren lana lagunkoitasuneko zortzi arloetako bat edo gehiago hobetzearekin lotuta badago: aire zabaleko espazioak eta eraikinak;garraioa; etxebizitza;partaidetza eta gizarte sarea;errespetua eta gizarteratzea;herri partaidetza eta enplegua;komunikazioa eta informazioa;gizarte eta osasunzerbitzuak.

Parte hartu ahal izateko, lehenik, jardunbide egokiak Euskadi Lagunkoia sareko Jardunbide Egokien Datu Basean sartu behar dira. Horretarako, https://www.euskadilagunkoia.net/eu/jardunbide-egokiak/saria web orrian dagoen fitxa teknikoa deskargatu eta bete behar da.

Ondoren, dokumentazioa bidali behar da, lagunkoitasuneko jardunbide egokien fitxa teknikoa. Euskadi Lagunkoia sareko talde teknikoak dokumentazio guztia begiratuko du, eta, behar izanez gero, informazio osagarria eskatuko du, jardunbide egokia baloratzeko eta sareari atxiki dakiokeen ala ez erabakitzeko. Positiboki baloratzen diren jardunbide egokiak Euskadi Lagunkoiaren webguneko atal gisa ageri den jardunbide egokien katalogoan agertuko dira.

Altan eman ondoren, horren berri emango da, Euskadi Lagunkoiaren komunikazio bideak erabilita (webgunea, sareak eta buletina). Gainera, urtero berrikusiko dira sarea osatzen duten jardunbide egokiak, datu basean eguneratuta egon daitezen.

Sarian onartuak izateko, dagokion fitxa tekniko eguneratua bidali behar dute jardunbide egokiek, eta irizpide hauetako bat edo gehiago bete: konponbide berri edo sortzaileak eskaini;hobekuntzan eragin positiboa eta hautemangarria erakutsi;eskakizun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoengatik, denboran mantentzea eta ondorio iraunkorrak izatea;eredu gisa balio izatea beste toki batzuetan politikak, ekimenak eta jardunak garatzeko.

EKAINAREN 30A ARTE
Jardunbide egokia posta elektronikoz bidaliko da, info@euskadilagunkoia.eus helbidera, eta gaian "Jardunbide Egokien Saria" idatziko da. Jardunbideak ekainaren 30a arte bidal daitezke. Epaimahai aditu eta independente batek baloratuko ditu jardunbide egokiak, ekintzaren garrantzia, helburuen, metodologiaren, emaitzen eta ebaluazioaren azalpen egokia, adinekoek jardunbide egokia garatzen moduaktiboan parte hartzea eta irizpideen betetze maila kontuan hartuta.

Jardunbide egoki garaileak 3.000 euroko bidaia-poltsa bat jasoko du, Europan jardunbide egokiren bat garatzen duen eta irabazleak aukeratuko duen elkarte edo erakunde batera joateko hiru pertsonen gastuak ordaintzeko. Horrez gain, Euskadi Lagunkoia sareko baliabide guztien bidez emango da jardunbide egoki irabazlearen berri. 2018ko Jardunbide Egokien Nazioarteko Jardunaldian banatuko dira sariak, irailaren 14an.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120