Martxoaren 8tik aurrera ikusgai

Metro Bilbaok Forgesi egin dio omenaldia

Martxoaren 8tik aurrera artistaren lanen erakusketa bat egongo da Abando, Moyua eta Santimami/San Mamés geltokietan, 'Metroz metro, matxismoari vade retro' izenburupean

Deia - 2018(e)ko martxoaren 7a, asteazkena - 12:12etan eguneratua

Antonio Fraguas, Forges

Antonio Fraguas, Forges (EFE)

Galería Noticia

Antonio Fraguas, Forges

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Metro Bilbao eta JA! Elkarteak zendu berri den Antonio Fraguas, Forges, umorista grafikoaren binetak berreskuratu dituzte, metropoli trenaren instalazioetan erakusgai jartzeko. Gizartean matxismoari buruz egindako bineta batzuk erakutsiko dira. Bihartik aurrera 13 panelez osatutako erakusketa bat egongo da Abando, Moyua eta Santimami/San Mamés geltokietan, 'Metroz metro, matxismoari vade retro' deituta.

Bineta hauek 2014ko urrian erakusgai egon ziren panelak hartu dituzten barne. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Metro Bilbaok aukera eman nahi izan die bezeroei artista bikain honen lanaz berriz gozatzeko. Orduko hartan Forges Bilbora etorri zen “Ja! Bilbao” jaialdian parte hartzeko eta Abandoko erakusketa inauguratu zuen. Metro Bilbaok bereziki oroitu nahi izan du egun hori eta Forges bera Metro Bilbaoren ohorezko liburua sinatzen ari zen unean egindako argazki bat ere gehitu du erakusketan.

Orduan Forgesek onartu zuen erraza dela matxismoa ikuspegi umoristikoaren bidez lantzea, “oso logikoa eta zentzuzkoa baita, ezin da beste inondik hartu”. Gogoratu zuen, umorez, “duela urte batzuk, matxistek beren matxistadak egiten zituztenean, sudurra urdin jartzen zitzaiela". Eta gizonei gomendatu zien goizetan ispiluan begiratzeko, "batzuek beste batzuek baino urdinago izango dugu eta sudurra".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120