martxoaren 2tik 4ra, BECen

Bizkaiko 55 ekoizlek izango dira Gustoko azokan asteburuan zehar

Ekoizleen eta azken kontsumitzaileen artean zuzeneko harremana sortzen laguntzen duen jaurdunaldia

deia.eus - 2018(e)ko martxoaren 3a, larunbata - 10:56etan eguneratua

Foru-erakundeak azokaren garrantzia azpimarratu nahi du, lehen sektoreko profesionalen ekoizpenaren balioa nabarmentzeko espazio bat den aldetik;izan ere, ekoizleen eta azken kontsumitzaileen artean zuzeneko harremana sortzen laguntzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak elikagaien eta produktu gastronomikoen Gustoko azokan parte hartuko du. Landa-mundua du inspirazio, eta martxoaren 2tik 4ra antolatuko da BECen. Bizkaimendiren bitartez ematen du laguntza, eta ekitaldian gure lurraldeko 55 ekoizle egotea lortu du. Bertan, hainbat produktu eskainiko dizkiete bertaratzen direnei, hala nola antxoak, euskal pastela, sagardoa, txakolina, garagardoa, esne-produktuak, kipulak, Euskal Olioa eta Azpigorriren produktuak, gazta edo txahal eta esne moxal haragia.

Foru-erakundeak emango dien laguntzari esker, herritarrek ondo ezagutzeko moduko primerako leku batean egongo dira ikusgai, baina, batik bat, hiri-inguruetan ikusiko dituzte. Horrela, produktuak ezagutzera eman ahal izango dituzte aurreko edizioan ia 13.000 bisitari izan zituen azoka batean. Horrez gain, Gustokoren bitartez lehen sektoreko profesionalek ekoizten dutenaren garrantzia nabarmendu da, eta ekoizleen zein azken kontsumitzaileen arteko harreman zuzena sortuko denez, merkaturatzeko bide laburrak eratu ahal izango dira, produktuaren kalitatearekin bat datorren prezioa bermatzen dutenak, iraunkorragoak direnak, tokiko ekonomia nahiz enplegua bermatzen dutenak eta, gainera, elikadura osasungarria bultzatzen dutenak.

Azokan ekoizleak, enpresa egile txikiak eta itsasoko zein lurreko elikagaiekin zerikusia duten erakundeak bilduko dira, 300 baino gehiago. Jatorriari dagokionez, honako hauetatik etorriko dira batez ere: Euskadi, Kantabria, Asturias, Gaztela eta Leon eta Gaztela-Mantxa, Extremadura, Katalunia, Errioxa, Murtzia, Madril, Galizia, Andaluzia, Aragoi, Nafarroa eta Valentzia.

Gustoko 2018 antolatzeko, BECeko 2. pabilioia kalez betetako herri bat izango da, non jai-giroa izango den nagusi. Kultur Etxe bat egongo da herriko plazan, artisauen erakustaldiak antolatuko dira, eta hezkuntzarako gune bat egongo da. Bestalde, txosna, showcooking eremua, piknik egiteko zonak eta haurtzaindegia egongo dira.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120