Zirrikituetatik begira

“Batean jarrai”

Josu Torre - Jueves, 21 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

TXAKOLIÑA bezala esku pilota ei da soilik “gurea”, telebistako iragarki batek dionetik. Hobe, ez delako esportatzekoa, partida bukatu orduko, ume pila kantxaratzea esku muturreko trapuaren bila edo tanto egiten duenari sakea egiteko aukera beti ematea edo honi, bakoitzean, aukera bakarra ematea, “pasa” edo “ace” gabe, telebistan denbora “galtzen” dutelakoan. Pilota zaleentzako anekdota bat, besterik gabe.

Gurea edo etxerako bakarrik deritzaten moduan, erakunde armatu (ohi) batek, zibila izan nahiaren iragarkia hedabide bakarrari igortzea. Etxetiarra benetan, noiz edo noiz legala ez ezik publikoa izan behar duen inork zeozer jakin arazteko bidea.

Beste puntan ipiñiko dut Aralar alderdiaren agerpena. Sortzearen helburuak bete dituenaren ustean, neguko kasernara erretiratu da eta kitto. Punto honetan, pentsa araztekoa da ezker abertzaleak ustez hartu duen bidea markatzen zuen bakarra Zabaletak duela 17 urte asmatutakoa dela eta paradoxa, antzeko zerbait erakutsi ez duen eta inolako historiarik ez duen, Sortuk hor jarrai-tzea. Ez dudalako sinestu nahi EH Bilduren sinonimoan bilakatu nahi duenik. Edo agian, bai.

Internazionala egiteko asmotan, Atlantikoa gurutzatu eta FARCen bilakaeraz harritu naiz. Ez dute akronimoa aldatu, bai ordea hizki bakoi-tzaren adiera, Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común, omen da orain. Antzekoa M-19 edo EPLk ere, Esperanza, Paz y Libertad izen berria jarri diotelako. ETAren irakurketa berriaren zain nago.

Felix Likinianok aspaldi asmatu eta zizelkatu zuen aizkora eta sugearen ikurra ipiñi dute ETAkoek zibil izatera bidean erabiltzeko. CNTko exilatu beterano hark nabarmen esan zuen eta ez da beste munduko intelektuala izan behar, aizkoraren irudia borroka armatuarena dela antzemateko eta sugearenak, borroka horren zuhurtasuna. “Bietan jarrai” lemari uko egin arren ez luke inork negarrik egin behar. Zinez armak utzi ba dituzte, “batean jarrai” behar dutelako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120