Itotzeen prebentziorako kanpainan hondartzetan eta igerilekuetan istripurik ez izateko jarraibideak emango zaizkie bilbotarrei

Areatzako aterpeetan karpa bi jarri dira herritarrek tailerrak egin ditzaten.

DEIA - 2017(e)ko uztailaren 27a, osteguna - 12:31etan eguneratua

Areatzako aterpeetan karpa bi jarri dira herritarrek tailerrak egin ditzaten.

Areatzako aterpeetan karpa bi jarri dira herritarrek tailerrak egin ditzaten. (DEIA)

Galería Noticia

Areatzako aterpeetan karpa bi jarri dira herritarrek tailerrak egin ditzaten.

Bilboko Udala lankidetzan arituko da Mapfre Fundazioarekin eta Bandera Azul ADEAC-ekin, “Itotzeen prebentzioa 2017” kanpainan. Kanpaina honen helburua da herritarrei jakinaraztea eta irakastea zelan jokatu behar duten uretako istripuak saihesteko eta zer egin larrialdietan;izan ere, Espainian, urtean 400 pertsona inguru hiltzen dira itota.

BILBO. Gaur, egun osoan zehar, karpa bi jarrita egongo dira Areatzako aterpeetan;material didatikoak erabilita, pertsona adituek tailerrak eskainiko dituzte itotzeen prebentziorako oinarrizko aholkuak emateko gurasoei, adin txikikoei eta pertsona nagusiei. Horrez gain, pertsona helduek bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko nozioak eskuratuko dituzte.

Itotzea da umeen eta gazteen heriotza eragiten duten 10 kausetako bat eta, horregatik, Mapfre Fundazioak eta Bandera Azul ADEAC-ek, kanpaina bisual eta parte-hartzaile honen bidez, era horretako istripuak saihesteko kontuan hartu beharrekoak helarazi nahi dizkiete herritarrei.

Mapfre Fundazioak emandako datuen arabera, itotzeak 60 urtetik gorakoen artean (ia % 51) gertatzen dira gehienbat eta, neurri txikiagoan, baita gazteenen artean (% 6) ere;gainera, itotzen diren hamar pertsonatatik zortzi ur-espazio naturaletan itotzen dira.

72 hondartzatan –hondartzarik gabeko zerrendako leku bakarra Bilbo da- egiten ari diren prebentzio-kanpaina honetan, gainera, pertsona helduak jabearazi nahi dira 14 urtetik beherakoak behar bezala zaindu behar dituztela.

Sorosletzan adituak diren teknikariek doako tailerrak eskainiko dituzte umeentzat eta helduentzat. Tailer horietan arrisku-faktore nagusiak zeintzuk diren jakinarazteaz gain, itotzeen aurrean nola jokatu behar den adierazi eta lehen laguntzako oinarrizko ezagupenak emango dituzte.

Iaz bandera urdina zuten hondartzetan 39 hildako izan ziren arren, esan beharra dago salbamentuko zerbitzuek, azkar jarduteari esker, 84 pertsona salbatu zituztela;horrek esan nahi du bihotz-biriketako bizkortzearen arrakasta % 68koa izan zela.

Era horretako istripurik gertatu ez dadin, garrantzitsua da umeak beti begi bistan izatea uretan daudenean. Igerileku pribatuetan, ordea, perimetroa hesituta egon behar da, ateak ixtekoak izan behar dute eta ez da zirrikiturik egon behar. Aholku batzuk: bakarrik bainurik ez hartu, ur-espazio naturaletan ur ertzetik ez urrundu, uretara sartu aurretik busti, bainatu aurretik askorik ez jan eta laguntza eskatu norbait arriskuan ikusiz gero.

Hirugarren urtea da Mapfre Fundazioak Bandera Azul ADEAC-ekin lankidetzan itotzeen prebentzio-kanpaina hau egiten duena, herritarrak jabetu daitezen hondartzetan eta igerilekuetan egon daitezkeen arriskuez eta horietan modu seguruan ondo pasatzeko oinarrizko ezagutzak izatea eta horrela istripuak saihestea garrantzitsua dela.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120