urteko gaurik laburrena

Bilboko udalak San Joan gauean 15 su egiteko baimena eman du

Udalak arreta handiz ibiltzeko gogorarazi nahi die herritarrei, arriskuak saihesteko

D.D. - 2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 10:35etan eguneratua

Bilboko udalak San Joan gauean 15 su egiteko baimena eman du.

Bilboko udalak San Joan gauean 15 su egiteko baimena eman du.

Galería Noticia

Bilboko udalak San Joan gauean 15 su egiteko baimena eman du.

Aurten ere, urteko gaurik laburrenean ehunka pertsona bilduko dira suaren ingurura. Bilbon, barruti guztietan egingo da gutxienez su bat, zehatz esateko, hiriko 15 lekutan isiotuko dira suak. Era berean, Bilboko Udalak arreta handiz ibiltzeko gogorarazi nahi die herritarrei, arriskuak saihesteko.

BILBO. Horren harira, Bilboko Udalak gogoratu nahi du suak pizteko ezinbestekoa dela Espazio Publikoa Erabiltzeko Udal Bulegoaren aldez aurreko baimena izatea. Aurten 15 dira guztira baimendutako suak, eta honako gune hauetan kokatuko dira:

1.Barrutia: Berrizko ibarbidea (Deustu), Portueder plaza (San Inazio-Elorrieta), Eugenio Olabarrieta plaza, San Pablo elizaren atzeko aldean (Deustuibarra), Santa Maria Josefa Sancho de Guerra plaza (Ibarrekolanda- Sarriko).

2. Barrutia: Uzturre plaza (Matiko).

3. Barrutia: Ugarte plaza (Otxarkoaga).

4. Barrutia: Etxebarria parkea, Karmelo plaza (Santutxu).

5. Barrutia: Ibaieder parkea (Abusu), Goribibeaskobidea (Buia).

7.Barrutia: Eskurtze parkea (Irala), Vaguada plaza (Iturrigorri – Peñascal).

8. Barrutia: Zirgarien kaia (Olabeaga) eta Azoka parkea (Zorrotza) eta Masustegi estrata, futbol-zelaiaren atzealdean (Masustegi).

Gainera, Bilbo Zaharrean ere –Bilbo Zaharra plazaren eta Iturburu plazaren artean–, surik egin ez arren, zenbait ekintza egingo dituzte gau magiko honetan: erromeria, kalejira eta txokolate-jana.

AHOLKUAK

Bilboko Udalak arretazko neurriak hartu behar direla gogoratu die herritarrei, arriskuak baztertzeko asmoz.

Funtsean, Bilboko Udalak gogoratu du, Herritarrentzako Segurtasun Sailaren bitartez, debekatuta dagoela likido suharberak edo lehergaiak erabiltzea sua pizteko, bai eta ke toxikoak sortzen dituzten materialak erretzea ere.

San Joan gaueko suei buruzko indarreko gainerako lege-arauak eta beste erakunde batzuek gai honi buruz plazara ditzaketen ohartarazpenak baztertu gabe, Bilboko Udalak honako aholku/jarraibide hauek eman nahi ditu:

Sua egiteko pilatzen diren materialek, erretzen hasi baino lehen, ez dute hiru metro luze baino gehiago izango.

Erretzeko material horiek solidoak izango dira, eta ondorioz, debekatuta dago lehergaiak edo likido suharberak erabiltzea. Era berean, debekatuta dago ke handia sor dezaketen materialak erabiltzea (gurpilak, ehun-olioak, eta abar).

Sua edozein eraikin, linea elektriko, instalazio edo objektu finko nahiz mugikor eta mota guztietako ibilgailuetatik 15 metrora jarri behar da gutxienez.

Debekatuta dago sua urbanizatutako zoladuraren gainean jartzea, asfaltozko edo lauzazko zoladuraren gainean.

Bilboko Udalak, halaber, laguntza eskatu die herritarrei: baimendu gabeko edota baldintza horietakoren bat betetzen ez duten suak pizten direla ikusiz gero, Bilboko Udaltzaingoaren telefonora dei dezatela (092 eta 112).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120