ostegun honetan bilbon

Benjamin Britten konpositoreari eskainitako errezitaldia izango da Arriagan

EP - 2017(e)ko ekainaren 19a, astelehena - 11:32etan eguneratua

La soprano Ángeles Blancas

La soprano Ángeles Blancas

Galería Noticia

La soprano Ángeles Blancas

BILBO. Bilboko Arriaga antzokiak Gelatxoak ekimeneko hurrengo saioa eskainiko du ostegunean, ekainaren 22an, eta Benjamin Britten konpositore ingelesari eskainitako errezitaldi bat izango da, Angeles Blancas sopranoarekin, Jose Antonio Lopez baritonoarekin eta Ruben Fernandez Agirre pianistarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da, antzokiko arduradunek iragarri dutenez.

Errezitaldiak "bidaia bat" proposatuko du Benjamin Britten konpositoreak lied egile bezala izan zuen garaian barrena, eta, geroago estilo dodekafonikoagoetara igaro aurretik, musikagile ingelesak gaztetan "kantu erabat tonalak" egiten zituela gogoratuko da.

Emanaldiak "Britainia Handiko jenio handienetako baten ahotsa" eramango du antzoki bilbotarrera, Brittenen beraren orkestrak asteburuan Arriaga antzokian bertan eskainiko duen "War Requiem" ikuskizunaren aurrerapen bezala.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120