datorren astean Bilbon

Itsas balio naturalak eta arazoak ezagutarazteko jardunaldiak izango dira

EP - Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 11:22h

Vista de un iceberg, en el Océano Ártico.

Itsasoa. (D.N.)

Galería Noticia

Vista de un iceberg, en el Océano Ártico.

Ekologistak Martxan eta Bizizaleak elkarteek itsasoetako balio naturalak eta arazoak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatuko dituzte astelehenean eta ostegunean, ekainaren 19an eta 22an, Bilboko Alde Zaharrean dagoen Ekoetxean. Jardunaldiek AZTI instrituaren eta AMBAR elkartearen laguntza dute, eta hiru adituk esku hartuko dute.

BILBO. Horrela, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, astelehenean, ekainaren 19an, plastikoei buruzko bi hitzaldi izango dira. "Egungo arazorik handienetakoa da itsasoan dauden plastikoen auzia, munduko itsasoen egoera larriki okertzen ari baita, arrazoi hori dela eta", antolatzaileek azaldu dutenez.

Horrela, arratsaldeko 19:00etan, AZTIn itsas ingurunearen eta itsas biodibertsitatearen ebaluaketan aditua den Javier Francok itsasoetako plastikoen banaketa azalduko du, hainbat prozesu fisikoren (haizeak, korronteak, ozeanoen birak), kimikoren (degradazioa) eta biologikoren (irenstea, sare trofikoak) eragina duena. Halaber, itsasoan plastiko gutxiago sartzeko eta haien efektuak murrizteko gauzatzen diren ekimenak ezagutaraziko ditu.

Ondoren, 19:45ean, plastikoek zetazeoetan duten eragina azalduko du AMBAR elkarteko lehendakariorde Enrique Francok. Beste itsas mamiferoei buruz ere hitz egingo du, eta, uste denez, probabilitate handiz horrelako hondakinekin dituzten interrelazioak azalduko ditu.

Halaber, ostegunean, ekainaren 22an, 19:00etan, Jesus Menendez natura argazkilaria izango da hizlaria. Itsas hegaztietan espezializatuta dago, eta Kantauri Itsasoan aurki daitezkeen espezie arruntenei buruz hitz egingo du: ohiturak, migrazioak, elikadura eta gure eskualdearekin eta arrantzarekin dagoen harremana azalduko du eta animalia horiei buruzko bitxikeriak aipatuko ditu.

Bestalde, foken eta dortoken espezierik ohikoenez ere jardungo du, bai eta Kantauri Itsasoak zetazeoen migrazioan duen garrantziaz ere. Azkenik, zetazeoen behaketak egiteko aukerak izango ditu hizpide.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120