Talaieroa

Errealitatearen ezeztatzailea

Erramun Osa - Martes, 6 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

MUNDUAN barrena badira deseroso gertatzen diren egiak ezeztatu eta are erosoagoak diren gezurren alde jartzen direnak. Horietakoak dira, besteak beste, eboluzioari kontra eginez, Lurrak 10.000 urte baino gutxiago dituela, gaztea dela eta Yahve-k duela 6.000 urte sortu zuela esaten dutenak;genozidioak gezurtatzera iristen direnak -besteak beste, armeniarrenak, juduenak edota bestelako gutxiengoenak-... edota aldaketa klimatikoa baieztatzeko nahikoa helduleku zientifikorik ez dagoela segurtatzen dutenak. Pilaturiko frogak, erroturiko adostasunak bazterrean lagatzen dituzte ideologiaren edota bestelako helburuen mesedetan.

Aldaketa klimatikoa gertatzen ari dela ezeztatzen dutenek zientzialarien artean dagoen adostasunaren kontra azaldu eta aldaketa hori gizateriaren jardueren eraginez eragindakoa dela ukatzen dute. Ez da, beraz, arraroa, halakoak baieztatzen dituzten gizataldeen finantzaketaren atzealdean beroketa-efektua eragiten duten jardueretan inplikaturiko enpresa-taldeak egotea, bai eta interesak dituzten pertsona aberatsak ere. Horien artean koka liteke AEBetako presidentea.

Parisko Itunak munduko herrialde batzuei mesede egitea eta AEBetako ekonomia beheratzea omen zuen helburu nagusitzat. Ondorioz, aldaketa klimatikoari aurre egiteko nazioartean harturiko konpromisoetatik alde egitea erabaki du. AEBetako ekonomia indartzea, lanpostuak sorraraztea omen ditu lehentasuntzat, ahaztuz Munduan gehien kutsatzen duen bigarren herrialdeak hartu duen erabakiak ez diola bere herrialdeari eragiten soil-soilik, Mundu osoaren osasunari baizik. Isurketak Munduaren barrena barreiatuko baitira, kalteak, gaixotasunak eta heriotzak nonahi eta nolanahi eraginez.

Baina lanpostuen kontu hori aitzakia baino ez da, nire ustez. Aldaketa Klimatikoaren eraginez Ipar eta Hego Poloen urtzea negozio aukera bilakatuko da multinazional batzuentzat;AEBetako presidenteak barruraturiko ekonomia-ereduak, eskuragarri dagoen eta beroketa efektua areago-tzen duten erregai fosilak luze-zabal ustia-tzea eskatzen du eta abar. Gutxi batzuen poltsikoak -horien artean AEBetako presidentearenak- beteko dira gehiengoaren ongizatearen kaltetan. Itsasoaren ur-mailak gora egin eta kostalde zabalak urak hartuko dituela? Sikate gero eta luzeagoak eta eurite gero eta gogorragoak gertatuko direla? Berdin dio! Aberatsek ez baitute horien eragina horren luze-zabal nozituko. Ondorioak egoerarik ahulenean dauden herrialdeek eta gizataldeek pairatuko dituzte;jendea toki batetik bestera mugiarazi;gosetea zabaldu eta tentsioak areagotu... finean, gure ondorengoak okerrago biziko dira, errealitatea desitxuratzen ari diren arduragabeengatik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120