UMEENTZAKO BERTSOLARITZA PROGRAMA

"Gu ere bertsotan" ekainaren 5eko azken topaketan 630 ikaslek parte hartuko dute

Ordu bi irango du topaketak eta ondo pasatzeko bertsoak, antzerkia eta musika euskaraz egongo dira

d.d. - 2017(e)ko ekainaren 2a, ostirala - 12:33etan eguneratua

"Gu ere bertsotan"ekainaren 5eko azken topaketan 630 ikaslek parte hartuko dute.

"Gu ere bertsotan"ekainaren 5eko azken topaketan 630 ikaslek parte hartuko dute. (Bilboko udala)

Galería Noticia

"Gu ere bertsotan"ekainaren 5eko azken topaketan 630 ikaslek parte hartuko dute.

Ekainaren 5ean (astelehena) “Gu ere bertsotan” programaren ikasturte amaierako azken topaketa izango da Arriaga Antzokian.

BILBO. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin batera antolatutako “Gu ere bertsotan” bertsolaritza-programa urritik maiatzera arte izan da Bilboko zenbait ikastetxetan.

Ekainaren 5ean (astelehena), 10:30etik 12:00etara, Arriaga Antzokian izango da ikasturte amaierako jaia. Topaketa horretan ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Bilboko 13 ikastetxetako 630 ume izango dira bertan. 10:00etan zabalduko ditu Arriaga Antzokiak ateak sartzeko.

Ekitaldian Oier Ponce musikaria eta Etxahun Lekue Etxebarria, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak egongo dira.

“Gu ere bertsotan” programaren xedea bertsolaritza indartzea da eta ikasleek ikastetxeetan ikasturtean zehar ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ikustea, jai-giroan eta bertsoez ondo pasatuz.

Horrela euskal kulturan sakondu egiten da euskararen ezagutzari ekinez eta euskararen erabilera eskola-umeen artean sustatuz. Bertsolaritzaz ikasitakoa partekatzeko izango da topaketa. 30 urtez garatu du programa hau Bilboko Udalak.

Bilboko zenbait ikastetxetako hainbat ikaslek parte hartzen dute programa honetan. “Gu ere bertsotan” proiektuan 32 ikastetxe parte hartzen ari dira. Urte birik behin ikastetxe guztiek dute topaketan parte hartzeko aukera. Urte bakoitzean 16 ikastetxek.

Datorren astelehenean, ia ordu bi edukiko dute bertsoez, antzerkiaz eta musikaz euskaraz ondo pasatzeko Begoñaspi Ikastolako, Gallego Gorria, Luis Briñas, Sánchez Marcos, Basurtu HLHI, Salesianos Deusto Ikastetxea, Mujika eskola, Deustu L.H.I, San Inazio L.H.I, Deustuko Ikastola, Fran Juan Zorrotza, Karmelo Ikastola eta La Salle ikastetxeko ikasleek. Etxahun Lekue Etxebarria, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolari batzuen bat-bateko bertsoez gain, Oier Ponce musikariaren emanaldia ere izango da.

Ikasturtean zehar astean ordubete eman dute ikasleek abestiak, erritmoak, bertso zaharrak eta bertsolaritzaren historia ikasteko. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak badu bere material egokia.

Gainera, Bizkaia Irratian astean programa bat egoten da azarotik maiatzera.

BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

1897an sortu zuten Bizkaiko Bertsozale Elkartea, euskal kulturaren ondare inmaterialaren zati handi bat ondorengoetaratzeko eta bertsolaritzaren etorkizuna bermatzeko.

Elkartean bertsolariak eta bertsozaleak 2400 dira. Irabazi-asmorik gabeko gizarte eta kultura-arloko elkartea da, bertsolaritza sustatzea xede duena.

Bertsolaritzaren zenbati alderdi lantzen eta garatzen ditu eta profesionalen eta boluntarioen lana uztartzen ditu, biak baitira nahitaezkoak. Horixe da elkartearen filosofia, urteko proiektuetan eta helburuetan islatzen dena.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120