irristaketa

Patinajearen jaia

Sestaoko La Benedicta kirodegian patinaje artistikoko finalak izan ziren, bizkaiko eskola jokoen barruan

Miriam Rodríguezen erreportajea - 2017(e)ko maiatzaren 25a, osteguna - 11:51etan eguneratua

Pasa den hilabetean, GiraGetxo taldeko patinatzaileek Euskadiko Txapelketa lortu zuten.

Pasa den hilabetean, GiraGetxo taldeko patinatzaileek Euskadiko Txapelketa lortu zuten. (Jose Sampedroren argazkia)

Galería Noticia

Pasa den hilabetean, GiraGetxo taldeko patinatzaileek Euskadiko Txapelketa lortu zuten.

Kirolariek merezitakoa jasotzen dute, lehenago edo beranduago. Denboraldian zehar gogor lan egin ondoren, finalaren ordua iristen da, ea mailaz igotzea posible bihurtzen den. Ez da soilik lehiaketan bertan egiten den ariketa;urte osoan egindako lanak ere zerikusia dauka. Hori bai, dibertsioa da protagonista nagusia. Eskola kanpainari dagokion amaiera emateko, Bizkaiko Eskola Jokoak antolatzen dira. Sestaon izan dira oraingo honetan patinaje artistikoko probak. Patinatzaile talde handia elkartu zen Sestaoko La Benedicta kiroldegian.

Irristaketa momentu onean dago. Urtez urte gero eta jende gehiagok ematen du izena eta horren arrazoietako bat Disney Channel kanaleko Soy Luna telesailaren arrakasta da. “Telesail hori Argentinakoa da;patinajeak tradizio handia dauka han, eta, gaur egun, herrialde hori da kirol honetako potentzia handiena. Seriearen alde ona da jendea patinajera erakarri duela. Kantabrian, adibidez, serie horretako abestiekin soilik jaialdi bat antolatu dute. Zoramena da”, dio Estibaliz Lopezek. Bizkaiko patinaje artistikoko federazioko arduraduna eta Gurutzeta taldeko entrenatzailea da.

Jardunaldiak luzeegiak ez izateko, bai federazioak, bai klubek proben banaketa bat egitea erabaki zuten. “Pasa den urtean ikusi genuen jende asko elkartuko ginela. Jardunaldiak oso luzeak ziren. Goizeko 9.00etan hasi eta gaueko 9:00ak arte egoten ginen. Apirilean eta maiatzean egin genituenak oso oso luze egin zitzaizkigun, beraz, jardunaldiak zatitzeko erabakia hartu genuen;alde batetik, mailak;eta, bestetik, parte-hartzea”, esan digu Estibalizek.

Bestalde, federazioak arazo bera zeukan urtera: espazio falta. Klub bakoitzak jardunaldi bat antola-tzea da asmoa, baina arazoa da egun osorako pabiloia erabiltzeko baimena eskatu behar duzunean, aldagela eta guzti. Hori zaila da. “Aurten, klub beteranook denbora gehien eramaten duten maila-probak antolatuko ditugu, eta berriek parte-hartzea antolatuko dute;goizez baino ez dira”, azaldu digu arduradunak.

Beteranoen talde gehiago egoteaz gain, klub berriek egin dute bat txapelketarekin, hala nola Portugaleteko Kiribil eta Bilboko Irrizbizi. Azken hori Félix Serrano ikastetxeko jendeak osatzen du;behin ikastetxea utzita, patinatzen jarrai-tzea erabaki zuten.

“Urtero batzen zaigu klub berriren bat. Batzuk orain hasi dira entrenatzen eta ikastetxe askok eskolaz kanpoko jarduera gisa eskaintzen dute jarduera. Egia esan, kontua asko aldatu da ni hasi nintzenetik. Txikia nintzenean Leioan eta Ugaon baino ez zeuden klubak. Orain gero eta gehiago daude”, esan digu Estibalizek.

Bizkaiko patinaje artistikoaren maila ona da Gurutzetako entrenatzailearen ustez, batez ere kontuan izanda astean ordu gutxi entrenatzen direla. “Euskaditik kanpoko txapelketetara goazenean, aldea nabaritzen dugu. Hemendik kanpo astean lau egunetan ere entrenatzen dute. Hala ere, apurka-apurka ari gara maila ematen”.

Izan ere, egunotan Getxoko patinatzaileek Euskadiko txapelketa lortu dute, beraz, Bizkaiko patinajea emaitzak onak lortzen ari da.Bizkaiko klub guztiak Sestaora joan ziren B, A eta ziurtagiri mailei aurre egiteko;mailarik altuenak, hain zuzen. Parte-hartzaileen kalitatea argi geratu zen, beren koreografia eta dotoretasuna ikusita. Giroa itzela izan zen, eta La Benedicta kiroldegia topera zegoen. Gainera, patinaje artistikoak ez du atsedenik hartuko. Laster udako txapelketen txanda iritsiko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120