Zirrikituetatik begira

Jai giroan

Josu Torre - Jueves, 11 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

0SPAKIZUNAK ohikoak dira edozein motako hauteskunde gauetan. Telebista gehienek egiten dituten informazio saioek, emaitzen zenbakiak ezkutatuz egingo balira, denek irabazi dutela irudiko luke. Norberaren emaitzik kaskarrenei ere zerbait positiboa beti atzematen zaio. Agian, horrela izan beharko. Kanpainan eta aurreko hilabete edo urteetan egindako lanari ezin zaio muzin egin nola halako zenbakien diktaduraren erruz. Gaua luzatuz, garaile izanen balirako cava edo txanpaina xurgatuz, elkar besarkatuz, emaitzak ospatuz. Ondorioak, hurrengo egunetik aurrera hasiko dira azaltzen. Ospatu dezagun bada! Oraintsuko adibide nabarmena, Marina Le Pen andrearen poza eta algara, irabazlearengandik 30 puntura geratu arren. Kasu honetan, tamalez, ba du zergaitik pozik egon, aurrekoetan baino boz gehiago bildu duelako eta irabazleak, Emmanuel Macron, Frantziaren historiako presidente gazteenak ez duelako oraindik Gobernua osatzeko gai denik ziurtatu.

Horiek, dena den, txiki geratzen dira kasu guztietan gurekin alderatuz. Gipuzkoa eta Bizkaiako hainbat eskualdetan burujabetzaren inguruko herri-galdeketa burutu da aurreko igandean eta ez da emaitzei itxaron beharrik izan ospakizunak egiteko. Aurreko egunetan hasi eta egun bere osoan gelditu gabeko jai giroa izan delako herri gehienetan. Gero, boza emateko deituetatik lautik bat hurbildu da eskubide hori balio araztera. Pozik egotekoa ei da. Aurreko egunetan antolatzaile batzuek emandako erantzunekin bat zetorren gainera. Lautik batek bozkatzea arrakasta zela. Beste eukualdetakoak ikusiaz baliatuz. Inork ez zekian erantzuten porrota deitzeko zenbatek joan behar zuten hautestontzietara. Areriorik ez zegoenez berdin zieten. Askorentzat burujabetasuna edo erabakitzako eskubidea (ez dira gauza bera) boza eman dutenek gure herriaren abertzaletasunaren neurria markatzen du. Ez da bada pozik egoteko marka. Dena den, zinez pozik hurbildu nin-tzan hautestontzira nire boza ematen, kalean txistu soinuz dantzariak zenbiltzan bitartean, jai giroan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120