Zirrikituetatik begira

‘Das Kapital’

Josu Torre - Jueves, 4 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

EKONOMI politikoaren kritika du azpititulu bezala, duela 150 urte argitaratu zen Karl Marx-ek idatzi zuen eta sekula idatzi izan den libururik idatzi eta irakurrienetakoa. Biblia, Don Quijote de la Mancha, Koran edo besteren baten zerrendan. Zitalkeriz esanda, gehiago ei dira irakurri dutela esan dutenek irakurri dutenek baino, baina ukaezina denek ere izan duten eragina historian. Harragarri egin zitzaidan, kasurako, nire erreferentzi edota deboziozko den euskal idazle batek Nafarroatik aisia bidaian zebillela gaztelerazko bi ele ez zituela ulertu esatea, Kixoteren eleberri handian behin baino sarriago azaltzen diran hitzak, ia ziur. Antzeko zerbait eta gehiago esango nuke milaka ezkerreko militantek Karl Marxen katixima, irakurri ez ezik, ikusi ere egin ez dutenak eta liburutegiko leku apainean eduki arren barneko edukirik ez dakitenak. Ez naiz nor bata ez besteei kritika egiteko, nerauk ere zatika soilik ezagutzen ditudalako bai Kapital, bai Kixote.

Ez diot Marx-eri edo haren jarraitzailen marxismoa edota munduan hedatu zen metodo dialektikoaren azterketa eta ondorioeri baliorik ukatuko. Ez Marxek ez jarraitzailerik sutsuenek amestu ere ez zuten egingo XIX azken haietan eta XX mende osoan zenbat milioika sozialista eta, sakonduz, komunista aktiboki arituko ziren. Are gutxiago sinetsiko zuten, langileriak boterea hartu beharrean, herrialderik gorrienetan aberatsik ankerrenak sortu izatea. Sinesgaitza egiten delako, gaur egun ere, Errusian edo beste Soviet herrietan munduko aberatsen zerrendako portzentaia handia daudela. Ezer groteskoa izatekotan, aberats horiena iruditzen zait groteskoa.

Urtemuga borobila egin zait deigarri gaia paperera ekartzeko eta garai haietara begiratuz oroigarri mordoa datorkit betaurrera. Asteon ospatu edo jasan dugun Maiatzaren Lehena 1886.ean Chicagon izan ziren langileen hilketa duelako oinarria edo, euskaldunen artean, nazionalismoaren sortzaile edo profeta izan zen Sabino Arana ere garai horietan sortu zelako, Das Kapitalbaino bi urte lehenago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120