Berba-proba, euskaren gaitasuna erakusteko aukera

Ekitaldi honen hamabigarren edizioa larunbatean ospatuko da Mungian, sari eta giro paregabeak batuz

Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Mungia- Mungian Euskeraz elkarteak antolatuta eta Udalaren laguntzarekin, baita mungiarren eta inguruko herrien ekimenari esker, larunbat honetan Mungiako XII. Berba Probak ospatuko dira. Aurten, urteoro legez, euskara erabiltzearen aldeko jarduera honetan, “lehiaketa, jaia eta herriko bizitasuna batuko dira egun honetan, sari ederrak ere jokoan egongo direlarik”, azpimarratzen dute antolatzaileak.

Goizeko 10:30tatik aurrera hasiko dira frobak, ibilbideen zozketarekin, Andra Mari gunean. Berba-proban lehiatzeko partaideek bi-hiruko taldeak osatu beharko dituzte. Gero, bertso bat entzungo dute partaideek eta zein esakuneri dagokion esan beharko dute, hau bai da, lehiaketaren gakoa.

“Berba-proben egunean, parte hartzaileek eta parte hartu nahi duten guztiak, aurretiaz zehaztutako tokian batu eta txanden zozketa egiten dute: zein taldek zein ibilbide egingo duen, zein ordenatan erantzungo duten, erreboteetako ordena...” diote elkartetik.

Lehiakideek bi ibilbide ezberdin egingo dituzte oroar;herriko taberna ezberdinetik igaroz. Honela, partaideek ibilbide batetik hasi eta tabernatik tabernara joango dira, bai epaile, trikitilari eta bertsolariekin laguntzarekin.

Tabernako geltoki bakoitzean, talde bakoitzak, zozketan tokatu zaien bertsoa entzungo dute eta bertso hori zerrendako zein esaera zaharra dagokion asmatu beharko dute. Eta ostantzean, asmatzen ez badute, lehaiketako beste talde batentzat errebotea izango da.

Era honetan, goizean guztian zehar, “ibilbide bakoitzeko irabazlea erabaki arte edo azken finalistak erabaki arte, egongo dira lehian partaideak”, adierazten dute elkertetik.

Azkenik, 14:30ak aldera, eta beste proba arin batzuen bitartez, bi finalisten arteko irabazlea erabakiko da, final handian, antolatzaileen esanetan.

Froga hauekin euskara bultza-tzeaz gain, “herrian zehar giro ona eta animatua lortu nahi dugu. Pikeak eta barreak egon dira beste edizio batzuetan, seguaski, baita ikusleen artean ere”. diote.

Sariei dagokionez, bi egongo dira eskuragi lehiaketako talde irabazleentzat. Honela, lehen saria irabazten dutenentzat, 240 eurokoa izango da, eta bigarren sailkatzen direnak, berriz, 180 euroko saria lortuko dute. Ondoren, 15:00etatik aurrera, bertan bazkaldu eta musikarekin batera arratsalde alaia pasatu ahalko da.

Beste alde batetik, asteburuan ere beste ekitaldi garrantzitsu bat ospatuko da Mungian. Alegia, Udalak Amatxu saria emango die herriko bi elkarteei. Batetik, Diz-Diz Emakumeen Kultur Alkarteak hartuko du sari hau.Hain zuzen bere, 1995etik hasita, andrentzako topaguneak sortu dituen elkartea da, eta ideiak eta esperientziak trukatzeko balio duen elkarguneak ere sortu ditu. “Hasi zirenetik hamaika bat hitzaildi eta tailer antolatu dute alkarteko bazkideak ahalduntzeko”, azpimarratu dute udaletxetik.

Bestealde, Andina Pereira de Brito elkarteak jasoko du ere saria. 2014an bere bikote ohia eraila izan zen emakumea, “bere bizi proiektua berreraiki nahi izan zuen andra izan zen eta, beste andra askok bezala, biolentzia-loturak hausteko erabakia hartu zuen emakumea izan zen”. - Patxi Arostegi

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120