New Order taldeak 'Music complete' izeneko diskoa aurkeztuko du Bilbao BBK Liven

Taldeak esan duenaren arabera, disko horrekin dantzarako album bat egin nahi izan dute

DEIA - 2015(e)ko azaroaren 30a, astelehena - 12:15etan eguneratua

New Order taldea.

New Order taldea. (AFP)

Galería Noticia

New Order taldea.

New Order nazioarteko pop elektronikoan eragin gehien izan duen taldeetako bat izan da, eta Bilbao BBK Live 2016 Jaialdiaren XI ediziorako baieztatutako taldeen zerrendara gehitu da.

Jaialdia uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo da. Manchesterreko bandak Music Complete azken diskoa aurkeztuko du Kobetamendiko agertokian, azken hamarkadan gai berriekin egindako lehenengoa.

New Order klasikoenen kutsuekin, Music Complete lanean xehetasun guzti-guztiak zaindu dira. Taldeak esan duenaren arabera, disko horrekin dantzarako album bat egin nahi izan duten, Joy Division gogora ekartzen duten zenbait oihartzunekin.

New Order nahitaezko erreferentzia izan da pop elektronikoaren zaleentzat. Manchesterreko taldearen behin betiko arrakasta Blue Monday lan mitikoarekin iritsi zen. Izan ere, single independente hori musikaren historian gehien saldu dena izatera iritsi zen, eta denboraren poderioz, belaunaldi oso batentzako benetako himno bihurtu da.

New Order banda Joy Division taldeko Ian Curtis abeslaria hil eta gero sortu zen. New Orderren lehenengo bertsioa erraz aldera daiteke sorrarazi zuen taldearenarekin. Power Corruption &Lies albumarekin post-punk estilotik aldentzen dira, eta beste norabide bat hartuz musika elektronikoaren eta new wave estiloaren arteko fusio bat egin dute, New Orderren soinu bereizgarria lortzeko.

Honako hauek dira Peter Hook baxu-jotzailea joan eta gero berritutako banda britaniarra osatzen duten kideak: Bernard Sumner, Stephen Morris, Gillian Gilbert, Phil Cunningham eta Tom Chapman. Azken hilabeteetan azken disko arrakastatsua aurkezten ibili dira, eta disko arrakastatsuarekin sold out piloa lortu dituzte Paris, Brusela, Stockholm, Berlin, Londres, Glasgow, Liverpool edo Manchesterren.

New Order taldea Bilbao BBK Live 2016 Jaialdirako kartelera sartu da, non jada lehen kartelburua den Pixies, Courtney Barnett, Father John Misty, M83 eta José González dauden.

Bonu eskaintza

Jaialdiak ondoz ondoko bigarren `sold out´ delakoa egitea lortu zuen aurreko edizioan, eta, une honetan 90 euroko bonu eskaintza bat du abenduaren 3ra arte (gehi sei euro gastuengatik). Kanpina duen bonuak 100 euroko prezioa du, gehi sei euro gastuengatik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120